DONOSTIA2016

Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburuarentzat Gernika Gogoratuzek eta Gernikako Bakearen Museoak egin duten proiektua da hau.

Donostia2016

Elkarbizitzaren aldeko apustua

2016ko Europako Kultur Hiriburutza aukera handia da kulturaren eta elkarrizketaren aldeko apustua egiteko; hiriak hori aprobetxatzea erabaki du horien bidez elkarbizitza hobe bat eraikitzeko. Gainera, Europako gainerako herrialdeekin harremanak indartzeko eta kulturaren alorrean berrikuntza sustatzeko lan egingo da.

Partaidetza-programa bat

Donostia 2016 programak herritarren parte-hartzetik sortutako ekimen artistikoak eta kultur prozesuak barne hartzen dituen esparru bat proposatzen du. Landutako proiektu, eta ekimen askotarikoen eskutik, gure buru, gizarte eta inguruarekin erlazionatzeko dugun moduari buruz berriz hausnartzeko gonbitea luzatzen zaigu.

Ondare iraunkorra

Ondare espezifiko bat sortzeko moduan diseinatu da dss2016eu programa: herritartasun askeagoa, humanistagoa eta giza eskubideak gehiago errespetatuko dituena, gizarte parte-hartzaileago bat, bere gatazkak kulturaren eta arteen bitartez konpontzen ikasteko gai izango dena. Donostiak sortze-prozesuen eta kulturaren eredu bihurtu nahi du.

Lan egiteko modu berri bat

Proiektuak eragin berezia du herritar elkartuagoak lortzeko bideak iradokitzen dituzten alorretan: teknologiaren ezaguera eta erabilera sustatzen du —hirikia—, sormen-prozesuetan bitartekaritzaren garrantzia azpimarratzen du —hazitegiak—, hizkuntz aniztasuna bultzatzen du —284+—, herritarren ahalduntzea eta parte-hartzea errazten ditu —bestelab— eta pentsamendu kritikoa indartzen du arte garaikidearen bitartez —pagadi—.

BAKEAREN ITSASARGIA

Euskal gizartea, elkarrizketa baliatuta, arazoak konpontzeko bidea egiten ari da. Elkarbizitza Europan inoiz baino biziago dagoen helburu bat da, baina, kontinente barruko zein kanpoko elkarbizitza asaldatzen duten gizarte-fenomeno berriak daude gaur egun. Fenomeno horiei aurre egiteko, itsasargi honek bakea eta errespetua sustatzeko balioak zabaltzea bilatzen du.

—————————————————————-

Este es un proyecto de Gernika Gogoratuz y el Museo de la Paz de Gernika para la Capitalidad Europea Donostia 2016.

Donostia2016

Una apuesta para la convivencia

La Capital Europea de la Cultura 2016 es una gran oportunidad para apostar por la cultura y el diálogo como vías para construir una mejor convivencia en la que prevalezca el entendimiento mutuo. Además, servirá para estrechar los lazos con el resto de Europa y fomentar la innovación en el sector cultural.

Un programa participativo

El programa propone un marco que acoge iniciativas artísticas y procesos culturales surgidos de la participación ciudadana. Los proyectos e iniciativas invitan a repensar cómo nos relacionamos con nosotros mismos, con la sociedad y con el entorno.

Un legado permanente

El programa de DSS2016EU se ha diseñado para que deje un legado específico para el futuro: una ciudadanía más libre, humanista y respetuosa con los derechos humanos, una sociedad más participativa que aprende a resolver sus conflictos a través de la cultura y las artes. San Sebastián desea convertirse en una referencia de los procesos creativos y la cultura.

Una nueva forma de trabajar

El proyecto tiene una especial incidencia en aquellos ámbitos que fomentan el conocimiento y uso de la tecnología (Hirikia), potencian la mediación en los procesos creativos (Hazitegiak), impulsan la diversidad lingüística (284+), facilitan el empoderamiento y la participación ciudadana (Bestelab), y promueven el pensamiento crítico a través del arte contemporáneo (Pagadi).

FARO DE LA PAZ

La sociedad vasca camina hacia la resolución de sus problemas por las vías del diálogo. La convivencia es una ambición más actual que nunca en el escenario europeo y, nuevos fenómenos sociales perturban la convivencia dentro y fuera de las fronteras del continente. Para contrarrestarlos, el Faro de la paz pretende difundir valores de paz y respeto.