ITSASORATZE ARTIBISTA

Itsasoratze Artibista

Artibistak ez baitira lehorreratzen, gatazka begiztatu eta haren ur zakarretan barrentzen dira eraldatzeko asmoz.

Gauzen sortzaile izanik, suntsitzaile izan ordez, artistek ulertzen dugu bakea ez dela aukera askotako bat, aukera iraunkor bakarra baizik.
Gernikako Deklarazioa, Artea eta Bakearen Lehen Nazioarteko Topaketa, 2003ko abendua

Artea indar ebolutibo-iraultzaile bakarra da gizarte sistema zaharkitu baten ondorio errepresiboak deuseztatzeko gai dena ARTELANA BEZALAKO GIZARTE ORGANISMO bat eraikitzeko. Arte diziplina modernoago honek —Eskultura Soziala / Arkitektura Soziala— beteko du bere xedea pertsona guztiak gizarte organismo horren sortzaile, eskultore edo arkitekto bilakatuko direnean. Soilik orduantxe gauzatuko da Happening-a. […] GIZAKI ORO ARTISTA DA eta bakoitzak bere askatasun egoeratik ikasten du xedatzen GEROKO ORDENA SOZIALAREN ERABATEKO ARTELANEAN norberari dagokion kokapena.
Joseph Beuys, I am searching for field character, 1973.

Itsasoratze Artibista: Arterapia eta Artibismoa” gaur egungo premia sozialei artearen bitartez ekiteko prozesu bat da, ikerkuntzan, partehartzean eta erakusketan oinarritzen dena. Irudizko ontzi batean itsasoratuko gara, eskubide eta ardura zibil, gizatiar zein ekosistemikoen itsas zakarretan nabigatzeko. Eta abian ipiniko gara honako helize eta lemarekin: ‘artibismoa’ edo indarkeriarik gabeko baliabide sortzaileen bitartezko aktibismo sozial eta politikoa.

Embarcada Generico 1

Nabigazio-Kaiera:
Bost jarduera motak xedatuko dituzte Itsasoratze Artibistaren norabidea, maniobrak eta jitea.

Itsasoak:
1) Eskubide eta Ardura Zibilak;
2) Giza Eskubide eta Ardurak;
3) Ingurugiroarekiko Eskubide eta Ardurak.

Jarduerak:
1) Elkarrizketa Biribil sortzaileak hiritarren eta pertsona edo kolektibo artibisten artean, hala nola Combatants for Peace, Žene u Crnom, Artifariti, Mosireen, Ruta Pacífica de las Mujeres, Enmedio, Ruckus Society, UK Uncut, Yes Men edo Center for Artistic Artivism, besteak beste. Biribil bakoitzak 3 ordu iraungo du.
2) Laborategi Saioak, Biribiletara gonbidatutako kolektibo edo pertsonek inspiratuta. Bertan zenbait premia sozialei ekiten diegu dinamika parte-hartzaile baten bitartez. Dinamika honek elkarrizketa prozesuak, taldeen auto-antolakuntza etahiritar interbentzioen prototipoak bildu egiten ditu egitura artistiko batean. Laborategien iraupena 6-8 ordu bitartekoa izango da.
3) Hiritar ekintzak.  Laborategi Saioetako parte-hartzaileek batera diseinatuta eta programatuta. Laborategien ondoren iragarriko dira.
4) Erakusketak, singladura denetan zehar sortutako material guztien, alegiazko zein fisikoen bilduma.

5)Forumak.

Itsasoratze Artibista: Arterapia eta Artibismoa Gernika Gogoratuz Bakearen aldeko Aztertegiaren eta Gernikako Bake Museoaren ekimen bat da Donostia-San Sebastian 2016 Europako Kultur Hiriburuaren Bakearen Itsasargiarentzat.

Foiletoa: Itsasoratze Artibista – La Embarcada Artivista

Embarcada Generico 2

Anuncios