Ekonomia Urdina (Blue Economy)

Gunter Paulik (ZERI, Zero Emissions Research Initiative sare globalaren fundatzaile eta zuzendaria) sortutako paradigma ekonomikoa. Ekonomia Urdina eraginkorrak izan ez diren ereduetatik haratago doa: finantza ekonomia, kredituan eta zorrean oinarritua; eta ekonomia berdea, ingurugiroa inbertsio handien bitartez zaintzen saiatzen dena. Ekonomia urdina milioika urtez naturak metatutako ezagutzaz baliatzen da; “tokian tokiko baliabideen” erabilpena proposatzen du; eta ingurugiroaren arazoak elkartu eta naturaren prozesuekiko koherente diren konponbide zientifiko irekiekin konektatzen ditu. Bere helburua elkarrekintza onuragarriak sortzea da, ingurugiroarekiko, gizartearekiko eta ekonomia globalarekiko. Ekonomia Urdinak prozesu industrialak teknologia sinpleago eta garbiagoetarantz bideratzea iradokitzen du, kostu energetiko altuko baliabideak erabili ordez; eta gizarte osoa eraldatzeko asmoa dauka eskasiatik oparotasunera.

Euskadiko Biodibertsitate Zentroan ospatuko den 8. Itsasoratze Artibista dela eta: Siemen Cox, RotterZwam hiri nekazaritzako enpresaren sortzailea (Rotterdam); Azaro Fundazioa, eredu hau Lea-Artibai eskualde bizkaitarrean abian jartzen ari den erakundea ; eta Alexander Prinsen, Ekonomia Urdinean aditua eta Gunter Pauliren kolaboratzailea.

Madariaga Dorretxea Foto: Gorka Aranzabal Panoramio
Madariaga Dorretxea Foto: Gorka Aranzabal Panoramio

Ekainaren 17a, ostirala, 18:00-21:00

(Madariaga Dorretxea, Euskadiko Biodibertsitate Zentroa, Busturia)

Elkarrizketa Biribil bat egingo dugu. Horretan, eragile sozial eta ekonomikoekin batera jesarrita, Siemen Coxek eskala ‘glokaleko’ kasu bat aurkeztuko digu, Azaro Fundazioak bertako mailako ikuspuntua, eta Alexander Prinsenek espektroa irekiko du Ekonomia Urdinaren zenbait aplikaziotara. Biribilaren helburua honakoa da: testigantza hauek, bertako eragileei galderak eraginez eta elkarrizketak piztuz, geure bertako ekonomi sistemaren “ikuspegi urdina” inspira dezatela.

 

Ekainaren 18a, larunbata, 10:00-14:00 eta 16:00-19:00

(Madariaga Dorretxea, Euskadiko Biodibertsitate Zentroa, Busturia)

Laborategi saioa egingo dugu. Laborategia Design Thinking-en bidezko ibilbide batean oinarrituko da. Hurbilketa posible bi egongo dira: 1) bertako (eskualdeko) enpresarien/eragileen kasuetatik eratorritako “Blue Economy” erronkak; eta 2) bertako edo eskualdeko lehengaiek eskaintzen dituzten “Blue Economy” aukerak. Erronka edota aukeren arabera bizpahiru fase igaroko ditugu: 1) erronken proposamena (desiragarritasuna/desirability); 2) erronketatiko ideien kristalizazio eta prototipatzea (egingarritasuna/feasibility); eta 3) aurrerantzeko bizpahiru pausuen xedapena (bideragarritasuna/viability).

 

GONBIDATUTAKO ERAGILEAK:

SIEMEN COXSiemen Cox (Rotterdam, Herbehereak):

«Bankuentzat eta Aseguru-etxeentzat 15 urte lan egin ondoren, hazkunde ekonomikoan eta bezeroarekiko arreta faltan ardaztuta, ez nintzen ostera ere alor horiekin konektatuta sentitzen. Aldatzeko garaia zen.

Zer gustatuko litzaidake egitea dirua eragozpena ez balitz? Laguntzea geure gizartea erresilienteago eta iraunkorrago egiten. Erlezaintzan, adobezko eraikuntzan eta permakulturan gaitu eta gero, zentzua aurkitu nuen ekonomia biribilean. Gunter Pauliren Blue Economy (Ekonomia Urdina) liburua inspirazio berezia izan zen.

2013ko urtarrilean RotterZwam sortu nuen, Rotterdam erdian kafe hondakinetatik belarri landuak (pleurotus ostreatus) hazten dituen enpresa. Belarri landuak (elikaduran eta gastronomian balio handikoak) Rotterdameko jatetxe eta supermerkatuetan banatzen ditugu.

Dakigun guztia dagoen literatura guztia aztertzetik, eta saiatze eta huts egitetik ikasi dugu. Kode irekia gogoko dugunez, gure ezagutza guztiak munduarekin elkarbanatzen ditugu. Eta munduak bueltan elkarbanatzen dizkigu. Sare global zabala eraiki dugu eta beraz, badakigu zerk funtzionatzen duen ondo eta non.

Perretxikoen Ikaskuntza Sarea (Mushroom Learning Network) abian ipini genuen, Mushroom Master Egitaraua ostatu egiten dugu eta BlueCityren sortzailekideak gara. Jarduera hauen bitartez beste ekintzaile asko inspiratu nahi ditugu eredu hau mundu osoko hiri eta herrialdeetara eraman dezaten.»

 

AZARO FundazioaAzaro Fundazioa (Lea-Artibai, Bizkaia):

Lea-Artibai eskualdean enpresa berriak sortu eta enpresa sarearen lehiakortasuna hobetzea helburu duen erakundea da. Eskualdeko enpresa-ehunaren berrikuntza horretan barne-ekintzailetza proiektuak bultzatzen ditu osasunaren, elikadura osasungarriaren eta ongizatearen (wellness) alorretatik. Horrez gain, Azarok eskualdeko enpresa ehunaren lehiakortasuna sustatzen dihardu ekintzailetza, lankidetza, berrikuntza, nazioartekotzea eta negozio eta kudeaketa ereduen berritzea direla medio. Lan honen ikuspegi metodologikoak oinarri bi ditu: tokian tokiko garapenaren ikusmoldea eta Blue Economy-a (Ekonomia Urdina). Zehazki, Azaro Ekonomia Urdinaren eredura hurbildu da Gunter Pauliren eskutik, eta gaur egun Lea-Artibai eskualdea murgilduta dago ekonomikoki bideragarriak eta ingurumen aldetik jasangarriak diren jardueren identifikazio eta ezarpen prozesuan, hauen bidetik lanpostu berriak sortzeko.

 

ALEXANDER PRINSENAlexander Prinsen (Lur Planeta):

«Ikerlari independentea naiz, prestatzaile eta ekintzailea. Delfteko (Herbehereak) Unibertsitatean Ingeniari Zibileko titulua lortu eta hamar urtez talentu-bilatzaile korporatibo eta taldeen prestatzaile bezala lan egin nuen, pertsonei zein erakundeei beren asmoak lortzen lagunduz.

2014an neure MBA sortu nuen, Masters of Beautiful Achievements (“Lorpen Ederren Masterra”). Bizitzaren Unibertsitatean ikertzen dut fisika, kimika, biologia, manufakturagintza eta ekintzailetasuna (ber)ikasteko.

Mundu mailan topaketak eta praktikak egiten ditut enpresariekin, diseinatzaileekin eta zientzialariekin batera, haien ezagutzei, berrikuntzei eta negozio eredu jasangarriei buruz ikasteko.

Neure jagoleek hiru mila zortziehun milioi urtez metatutako jakintza duen natura inspirazio iturririk nagusiena bezala ikusten irakatsi didate. Naturak erakutsi diezaguke nola sortu berrikuntzak eta negozio ereduak hondakinak eragin gabe. Ekonomia Urdinak inspiratuta Naturaren, Biomimetismoaren, Kode Irekiaren eta Ekintzailetasunaren ezagutzak bateratzen ari naiz elikagaien, ur edangarriaren eta enpleguen ugaritasunez denontzako ongia egiten duten negozio aukera hobeak sortzeko.

Hizlari, moderatzaile eta aholkulari gisa lan egiten dut mundu mailan eskoletan, unibertsitateetan, enpresetan eta erakundeetan. Garaia da solasketa uzteko eta egiten hasteko: “egin ala ez egin, baina ez gehiago ahalegin”.»

Laguntzailea:

URDAIBAI EKOETXEA

 

 

 

Euskadiko Biodibertsitate Zentroa, Madariaga Dorretxe

Economía Azul (Blue Economy, ekonomia urdina)

Con motivo de la 8ª edición de la Embarcada Artivista, iniciativa del Centro de Investigación para la Paz Gernika Gogoratuz y del Museo de la Paz de Gernika para el Faro de la Paz de la Capital Europea de la Cultura Donostia 2016, y que tendrá lugar en el Centro de la Biodiversidad de Euskadi, invitaremos a dos representantes de la Economía Azul: Siemen Cox, fundador de la empresa de agricultura urbana RotterZwam (de Rotterdam); y Alexander Prinsen, experto en Economía Azul y colaborador de Gunter Pauli.

17-18/06/2016 Busturia, Bizkaia (Centro de Biodiversidad de Euskadi. Torre Madariaga)

Paradigma económico creado por el emprendedor belga Gunter Pauli (fundador y director de la red global ZERI, Zero Emissions Research and Initiatives). Este modelo, basado en más de trescientos prototipos de innovación tecnológica inspirados en la naturaleza, propone el uso de “lo disponible a nivel local”, combina los problemas ambientales, aparentemente disociados, y los conecta con soluciones científicas de código abierto sobre la base de procesos físicos comunes en el mundo natural. Su objetivo es crear soluciones beneficiosas tanto para el medio ambiente, como para la sociedad y la economía global. La Economía Azul sugiere reorientar los procesos industriales hacia el uso de tecnologías más simples y más limpias en vez de usar recursos de alto costo energético; y tiene el propósito de transformar la sociedad de la escasez a la abundancia.

Información e inscripciones:

 https://laembarcadaartivista.wordpress.com

http://dss2016.eu/es/paz

alexcarrascosa@gernikagogoratuz.org Tel 688899950