Gernikako Bakearen Museoak, Gernika Gogoratuzek eta Donostia 2016k “Itsasoratze artibista: arterapia eta artibismoa” liburua aurkeztu dute

  • Liburuak Itsasoratze artibista ekimena lideratu zuten mugimendu sozial eta aktibisten (lokalak zein nazioartekoak) lan ildoak batzen ditu. 
  • Paperean egindako argitalpen hau Gernikako bakearen Museoko dendan salgai egongo da gaurtik aurrera. Bertsio elektronikoa, dohain deskargatu ahal izango da bakearenmuseoa.org eta www.gernikagogoratuz.org web orrialdeetan.

libro embarcada_itsasoratzea liburua

Gernikako Bakearen Museoa, Gernika Gogoratuz eta Donostia 2016k Itsasoratze artibista: arterapia eta artibismoa liburua aurkeztu dute gaur. Bertan, ekimena lideratu zuten mugimendu sozial eta aktibisten (lokalak zein nazioartekoak) lan ildoak batzen dira. Besteak beste, liburuan Nazioarteko Arpilleren Forum-a, Kolonbiako Ruta Pacifica de las Mujeres, New York-eko Circus Amok-eko Jennifer Miller, guztion ongiaren ekonomia etab-en testuak agertzen dira

Gaur egungo erronka sozialak artearen bidez zelan bideratzen diren ikertzeko, partehartzeko eta erakusteko prozesu bezala pentsatu izan zen proiektu hau. 2015eko urritik 2016ko abendua bitartean eta ekimen ezberdinen bidez, Itsasoratze artibistak gaurko gure fizarteak dituen erronka zibil, social eta ingurugiroarekikoak landu egn ditu mugimendu local eta nazioartekoez lagunduta. Honela, antzerki soziala, zapalduen antzerkia edota ekintza zuzenen ordezkari ezberdinak izan ditugularik.

presentación del libro embarcada-itsasoratzea liburu aurkezpena

2016ko abenduan Itsasoratze artibista erakusketa inauguratu ondoren — Gernikako Bakearen museoan martxoaren amaierararte ikusgai egongo dena—orain aurkezten dugun 350 orrialdetako liburu honetan egindako ekintza guztien berri ematen da. Gai honetan interesa izan dezakeen edozeinek, mugimendu sozial eta artibistek (lokalak edota nazioartekoak) aurrera eraman dituzten ekintzak zuzenean ezagutu ahal izateko .

Hortaz, liburu honen argitalpenarekin, Itsasoratze Artibista ekimenari amaiera ematen zaio, Donostia 2016ko Bakearen Itsasargiaren, Gernikako Bakearen Museoa eta Gernika Gogoratuzen babespean jaio izan zen proiektu honek 8 ekimen ezberdin izan ditu (Euskadin zehar), nazioarteko forum bat eta bi erakusketa 2016n zehar.

Liburuaren zabalkundea

Paperean argitaratu den liburu hau (aurkibidea atxekitzen zaizue) Gernikako Bakearen Museoko dendan salgai egongo da 28€-ren truke. Baina dohainik deskargatu ahal izateko aukera egongo da baita www.bakearenmuseoa.org eta www.gernikagogoratuz.org web orrialdeetan

Informazio gehiago behar izanez gero,  Gernikako Bakearen Museoko Iratxe Momoitio –rekin jar zaitezte harremanetan zuzendaritza.museoa@gernika-lumo.net emailean edota honako teléfono hauetan 946270213, 636378632

Aurkibidea

embarcada_itsasoratzea-4

embarcada_itsasoratzea-5

embarcada_itsasoratzea-6

embarcada_itsasoratzea-7

La embarcada artivista resumida en una exposición

invitación embarcada artivista

Los señores Jose Mª Gorroño Etxebarrieta (presidente de las Fundaciones Museo de la Paz de Gernika y Gernika Gogoratuz) y Pablo Berastegui (director de la Fundación Donostia 2016) le invitan a la inauguración de la exposición “La Embarcada Artivista: arterapia y artivismo”.
La inauguración tendrá lugar el 22 de diciembre de 2016 (jueves) en el Museo de la Paz de Gernika a las 12h.
Se ruega confirmar: 94 627 0213 / museoa@gernika-lumo.net
——————
Jose Mª Gorroño Etxebarrieta jaunak (Gernikako Bakearen Museoa eta Gernika Gogoratuz Fundazioetako presidentea) eta Pablo Berastegui jaunak (Donostia 2016 Fundazioaren zuzendaria) “Itsasoratze Artibista: arterapia eta artibismoa” erakusketaren inaugurazioko ekitaldira gonbidatu nahi zaituzte.
Inaugurazioa, Gernikako Bakearen Museoan izango da datorren 2016ko abenduaren 22an (osteguna) eguerdiko 12etan.
Baieztatzea eskertuko genuke: 94 627 0213 / museoa@gernika-lumo.net

EkoAktibismoa

«Munduan nahikoa dago denon beharrak betetzeko, nahikorik ez ordea batzuen gutizia asetzeko.» Mahatma Gandhi

Itsasoratze Artibistaren” 10. singladura dela eta, EkoAktibismoaren pankarta jasoko dugu eta nazioarte mailan erreferente diren mugimendu biren ordezkariak gonbidatuko ditugu ontzira: Navdanya, “guztion ongiaren bederatzi haziak”, eta Greenpeace, “bake berdea”. Biek aurre egiten diete baliabide naturalen monetizazioari eta gutiziak gure Planetan eragiten dieten kalteei ― gehiegizko ustiaketa eta lurra eta itsasoen kutsadura; edo bizitzaren kontrola, hala ongarri kimiko eta pestiziden erabilera, nola hazien eraldaketa genetikoa direla medio ―. Navdanyak milioi bat nekazariren prestakuntzaren bidez kontzientziatzen du; Greenpeacek bere presentzia aktiboaren bidez; eta biak bat datoz ‘ekontzienzia’ baten sorkuntzan, ‘Eko’, ‘Oikos’ edo geure etxe komunaren ezagutza eta zaintza.

Urriaren 21a, ostirala, 18:00-21:00
Elkarrizketa Biribila gonbidatuen eta bertako erakundeen eta gizarte zibilaren ordezkarien artean.
Urriaren 22a, larunbata, 10:00-14:00 eta 16:00-19:00
Laborategi saioa, gonbidatuen ko-fazilitazioari esker parte-hartzaileek “eko-ekintza” kolektibo bat diseinatuko dute.

Lekua: Cristina Enea Ingurumen Baliabideen Etxea, Mandasko Dukearen pasealekua, 66 20012 Donostia

GONBIDATUTAKO ERAGILEAK:

Vinod Bhatt doktorea, Navdanyako zuzendari exekutiboa (Dehradun, Uttarakhand, India)
Julio Barea doktorea, Greenpeace-Espainiako kanpainen arduraduna.

NAVDANYA

navdanya-logo

Navdanya-ren esanahia “bederatzi hazi” da (dibertsitate biologiko eta kulturalaren sinbolo gisa) eta “opari berria” ere (haziak guztion ongi bezala, gordetzeko eta elkarbanatzeko eskubidean oinarrituta). Egungo suntsipen ekologiko eta biologikoko testuinguruan, hazien jagoleek guztion ongiaren eta Planetaren doakotasunaren kultura zaintzen dute. Navadhanyen “Dāna/daana” edo “emate” hau azken oparia da ―bizitzaren oparia, hazien ondare eta iraupena biodibertsitatearen, kulturaren, antzinako ezagutzen eta iraunkortasunaren zaintzarako.

Navdanya, 1987an Himalaiako Doon bailaran sortua (Uttarakhand estatua, India), India eta Bhutaneko 22 estatutan banatutako milioi bat hazi-jagole eta nekazari ekologikoren sarea da; eta Biodibertsitatean, Bertako Jakiturian, Nekazaritza Ekologikoan zein Klima-aldaketan berezitutako aztertegia ere bada. Navdanyak ingeniaritza genetikoaren arriskuez ohartarazi du, nekazariak eta haien ezagutzak biopirateriaz babestu ditu, eta globalizazioaren eta klima-aldaketaren testuinguruan elikagaien eskubideak defendatu ere egin ditu.

Navdanyak Indiako 22 estatutan 124 hazi-banku komunitario ezartzen lagundu du; milioi bat nekazari prestatu ditu hazien subiranotasuna, elikadura-burujabetza eta nekazaritza iraunkorraren arloetan. Eraberean, Indiako marketing zuzeneko eta bidezko merkataritza organikoko sarerik handiena eratzen lagundu du.

Navdanyak bertakoak diren polinizazio irekiko 6000 hazi baino gehiago zaindu ditu, eta pozoirik zein Genetikoki eraldatutako organismorik gabeko 5000 bat gune sortu ditu Indiako zenbait lurraldetan. Navdanyak Neem-aren (Azadirachta indica), Basmati arrozaren eta gariaren biopirateria-kasuak geldiarazi ditu; eta horrez gain, Indiako hainbat eskualdetan klimari erresiliente zaizkion laborantza anitzak kontserbatu ditu. 2010etik Navdanyak Bhutani laguntzen dio %100 organikoa den nekazaritza ezartzeko erronkan.

Navdanyak ikaskuntza-zentro bat sortu du, Bija Vidyapeeth (Haziaren Eskola), nekazaritza ekologikoa eta Doon bailarako (Uttarakhand, Ipar India) biodibertsitatearen zaintza langai direla,
gaurdaino, nazioarteko 10.000 ikasle prestatu dituena. Navdanyak tokian-tokiko formakuntza zentroak ere baditu, Uttar Pradeshen eta Odishan.

Herrialde barruan zein nazioarteko eskalan presioa edo defentsa egiteko, Navdanyak zenbait kideko talderekin eta herri-mailako erakunderekin plan estrategikoak ezartzen ditu, hala nola “Seed Savers” (hazien zaintzaileak) bezalako mugimenduak, oin-mailako nekazarien elkarteak, emakume taldeak, boluntarioen erakundeak, edo elikagaien eta hazien arloan lan egiten duten aliantza nazional eta sareak.

Vinod Kumar Bhatt

vinod-bhatt-navdanya
(NAVDANYA)
Botanika-zientzietan masterra, Botanikan Doktorea (Himalayako Mikologian berezituta), eta Garhwal Srinagar Unibertsitateko Botanika Saileko irakasle ohia (1988-1995). 1995ean Unibertsitatea utzi zuen ― bere hitzetan, «nekazarien komunitateekin eta gizartearentzat lan egiteko pasioa zela eta» ―, eta garapenaren-sektoreari ekin zion. Dehradun distrituko emakume nekazariak onddogintzan prestatzen hasi zen, eta era berean, biodibertsitatea eta jakintza tradizionala aztertzeari ekin zion. 1997an Vinod Bhatt Doktorea Navdanyan sartu zen biodibertsitatearen zaintzari eta sendabelarren eta landare ekologikoen sustapenari ekiteko. Gaur egun, Navdanya Trust-eko Zuzendari Exekutibo-kargua du, erakundearen egitarau nagusia zaintzen ― hazien subiranotasuna, elikadura burujabetza, biodibertsitatearen kontserbazioa, polinizazio irekiko bertako haziak, egiaztapen organikodun nekazaritza ekologikoaren sustapena, eta klima-aldaketari egokitzea India eta Bhutanen.

Vinod Bhat t Doktoreak 24 ikerkuntza-artikulu baino gehiago idatzi ditu Indiako eta nazioarteko aldizkarietan eta argitaratutako liburuetan. Bost libururen egilekide izan da honako gaiei buruz:
Agroekologia, Sendabelarrak, Biodibertsitatean oinarritutako Nekazaritza Ekologikoa eta Klima-aldaketa. Zenbait gobernu-erakunde eta GKEtako kidea ere bada, hala nola ICAR – Nekazaritza Ikerkuntzarako Indiar Kontseilua (2010-2014), Indiako Meteorologi Elkartea (Dehradun Atala), Zientzia eta Teknologia Batzordea (UCoST, Uttarakhandeko Komitea); Onddoaren Indiar Sozietatea (Solan, Himachal Pradesh); Uttarakhandeko Biodibertsitaterako Zuzendaritza Batzordea; Indiako Elkarte Fitopatologikoa (Pusa, New Delhi); Mikologia eta Fitopatologia Elkartea (Udaipur, Rajasthan); Nekazaritza Organikoaren Asiar Sarea (ARNOA); eta Teknologia eta Ikerkuntzarako Sarea (Dehradun, Uttarakhand), besteak beste.

Gaur egun Vinod Bhatt Doktoreak Dehraduneko Bija-Vidyapeeth nazioarteko ikaskuntza-zentroan irakasten du Erresuma Batuko Schumacher Ikastetxearekin batera; eta Biomedikuntza eta
Natur Zientzietako Dolphin Institutuan (Dehradun, Uttarakhand) irakasle bisitaria da.

GREENPEACE

greenpeace-logo

Greenpeace erakunde independentea da, menpekotasun politiko eta ekonomikorik gabea, ingurugiroaren arazo globaletarantz arreta publikoa erakartzeko eta etorkizun berde eta baketsurako irtenbideak bultzatzeko indarkeriarik gabeko ekintza zuzena darabilena.
Bere helburuak honakoak dira:
1. Biodibertsitatearen babesa bere forma guztietan.
2. Kutsaduraren eta gehiegikeriaren prebentzioa ozeanoetan, lurretan, airean eta ur gezan.
3. Mehatxu nuklearren erauztea.
4. Bakearen, desarmearen eta indarkeriarik ezaren sustapena.

Greenpeaceren hastapena “Don’t make a wave Committee” (Tsunamia ez eragin komitea) izan zen, 1971an, Amchitka (Alaska) uhartedian EEBBak egiten ari ziren proba nuklearren aurka zeuden zenbait estatubatuar eta kanadar aktibistek sortua (Dorothy eta Irving Stowe, Marie eta Jim Bohlen, Ben eta Dorothy Metcalfe, eta Bob Hunter besteak beste). Phillys Cormack arrainontzi zaharrari “Greenpeace (bake berdea)” izena jarri eta saiakuntza-bankura bertara heltzen ahalegindu ziren eztanda fisikoki eragozteko. Ez zuten helburua lortu, bai ordea gizarte zibilean erreakzio zabala eragitea. Egun batzuetan milaka manifestarik Kanada eta EEBBen arteko muga blokeatu zuten, eta iritzi publikoak EEBBak proba nuklearrak bertan behera uztera behartu zituen. Ondoko urteetan hainbat talde independentek Greenpeace izena hartu zuten. Ekintza antinuklearrei baleen ehiza komertzialaren kontrako kanpainak gehitu zitzaizkien. 1978an Greenpeaceren talde desberdinak Holandako eta Erre-suma Batuko egoitzetan bildu ziren Nazioarteko Greenpeacepean. Egun, egoitza zentrala Amsterdamen dago beste 55 herrialdetako bulegoekin sarean.

Espainiar Estatuan Greenpeace 1982an jarri zen abian, ‘Xurelo’ arrainontzitik aktibista talde batek holandar merkantzia-ontzi bati galiziar kostaldetik 500 kilometrotara bidoi erradiaktiboen isurketa galarazi zionean. Aurrez, lehen Rainbow Warrior ontziak espainiar balea-ontzidiari aurka egin izan zion eta ekintza honek baleen ehizaren bukaera eragingo zuen 1985ean. Ofizialki, Greenpeace Espainia 1984an jaio zen 1.400 bazkideren eskutik; eta gaur egun, 100.000 bazkide eta 200.000 ziberaktibista biltzen ditu. Espainiar adarra nazioarteko zenbait kanpainatan ari da elkarlanean, esateko, Kioto protokoloa bete dadin eta berotegi-efektua eta beroketa globala eragiten dituzten sei gasen isurketak murritz daitezen; pertsonen kontrako minak eta errazimo-bonbak debeka daitezen; edo Artikoa babes dadin. Eta bertako kanpainen artean, Zorita Zentral Nuklearraren itxiera, penintsulako ibaietako isurtze toxikoen kontrako borroka, trabes-sareen bitartezko arrantzaren galarazpena Mediterraneoan, laborantzan transgenikoen erabilpenaren kontra egitea, energia garbien sustapena, edo oraingo kanpaina Almeriako El Algarrobico hotelaren aurka.

Gaur egun, Greenpeacek erronka ugari ditu: klima-aldaketaren geldiaraztea; energia fosiletan oinarritutako ereduaren aldaketa energia berriztagarrien truke; nekazaritza iraunkorraren aldeko apustua; ozeanoen etorkizuna jagotea; planetako azken baso primarioen babesa; edo Artikoa santutegi bat izan dadila lortzea.

Julio Barea

julio-barea-greenpeace
(GREENPEACE)
Zientzia Geologikoen Doktorea Madrilgo Complutense Unibertsitatearen eskutik, Ingeniaritza Geologikoan, Hidrologian eta Hidrogeologian berezitua. 2004tik lan egiten du Greenpeacen Urari, Kutsadurari, Hondakinei, Energiari eta Klima-Aldaketari buruzko zenbait kanpaina koordinatzen. Gaur egun, Greenpeace Espainiako estatu mailako kanpainen arduraduna da. Greenpeacen hainbat ekintzatan hartu du parte: Repsolen prospekzioen aurka Kanariar Uharteetan, Shellen prospekzioen aurka Artikoan; BP petrolio-konpainiak Mexikoko golkoan eragindako isurketa salatzeko; edo ingurumenerako kaltegarriak diren azpiegituren kontzientziatze lanetan: ongarrien eta kimika plantak, zentral nuklearrak bezalako azpiegiturez, baita aisialdiko espazio batzuez ere, esaterako, El Algarrobico (Carboneras, Almeria) hondartza gaineko makro-hotelaz.

*Urriaren 21ean, Elkarrizketa Biribilaren amaieran Beñat Igerabidek “Errautsak” bideoklipa aurkeztuko du, natura eta bizitzaren aldarria ardatz dituena.

Informazioa eta inskripzioak
alexcarrascosa@gernikagogoratuz.org • Teléfono: 688899950

Foiletoa

Laguntzailea

cristina-enea-logoa

Ekoaktibismoa Vinod Bhatt eta Julio Barearen eskutik

2016/10/21-22 Donostia-San Sebastián

Cristina Enea Ingurumen Baliabideen Zentroa
Mandasko Dukearen pasealekua – Paseo Duque de Mandas, 66, 20012 Donostia-San Sebastián

«Munduan nahikoa dago denon beharrak betetzeko, nahikorik ez ordea batzuen gutizia asetzeko.» (Mahatma Gandhi)

Gonbidatuak:

Vinod Bhatt doktorea, Navdanyako zuzendari exekutiboa (Dehradun, Uttarakhand, India)
Julio Barea doktorea, Greenpeace-Espainiako kanpainen arduraduna.

 
Urriaren 21ean, ostirala, 18:00etatik 21:00ak arte, gonbidatuen eta bertako erakundeen eta gizarte zibilaren ordezkarien artean Elkarrizketa Biribil irekia osatuko dute.
Urriaren 22an, larunbata, 10:00etatik 19:00ak arte, Laborategi saioan, gonbidatuen ko-fazilitazioari esker parte-hartzaileek “eko-ekintza” kolektibo bat diseinatu egingo dute.

Izen ematea

vinod-bhatt-navdanya

Ekonomia Urdina (Blue Economy)

Gunter Paulik (ZERI, Zero Emissions Research Initiative sare globalaren fundatzaile eta zuzendaria) sortutako paradigma ekonomikoa. Ekonomia Urdina eraginkorrak izan ez diren ereduetatik haratago doa: finantza ekonomia, kredituan eta zorrean oinarritua; eta ekonomia berdea, ingurugiroa inbertsio handien bitartez zaintzen saiatzen dena. Ekonomia urdina milioika urtez naturak metatutako ezagutzaz baliatzen da; “tokian tokiko baliabideen” erabilpena proposatzen du; eta ingurugiroaren arazoak elkartu eta naturaren prozesuekiko koherente diren konponbide zientifiko irekiekin konektatzen ditu. Bere helburua elkarrekintza onuragarriak sortzea da, ingurugiroarekiko, gizartearekiko eta ekonomia globalarekiko. Ekonomia Urdinak prozesu industrialak teknologia sinpleago eta garbiagoetarantz bideratzea iradokitzen du, kostu energetiko altuko baliabideak erabili ordez; eta gizarte osoa eraldatzeko asmoa dauka eskasiatik oparotasunera.

Euskadiko Biodibertsitate Zentroan ospatuko den 8. Itsasoratze Artibista dela eta: Siemen Cox, RotterZwam hiri nekazaritzako enpresaren sortzailea (Rotterdam); Azaro Fundazioa, eredu hau Lea-Artibai eskualde bizkaitarrean abian jartzen ari den erakundea ; eta Alexander Prinsen, Ekonomia Urdinean aditua eta Gunter Pauliren kolaboratzailea.

Madariaga Dorretxea Foto: Gorka Aranzabal Panoramio
Madariaga Dorretxea Foto: Gorka Aranzabal Panoramio

Ekainaren 17a, ostirala, 18:00-21:00

(Madariaga Dorretxea, Euskadiko Biodibertsitate Zentroa, Busturia)

Elkarrizketa Biribil bat egingo dugu. Horretan, eragile sozial eta ekonomikoekin batera jesarrita, Siemen Coxek eskala ‘glokaleko’ kasu bat aurkeztuko digu, Azaro Fundazioak bertako mailako ikuspuntua, eta Alexander Prinsenek espektroa irekiko du Ekonomia Urdinaren zenbait aplikaziotara. Biribilaren helburua honakoa da: testigantza hauek, bertako eragileei galderak eraginez eta elkarrizketak piztuz, geure bertako ekonomi sistemaren “ikuspegi urdina” inspira dezatela.

 

Ekainaren 18a, larunbata, 10:00-14:00 eta 16:00-19:00

(Madariaga Dorretxea, Euskadiko Biodibertsitate Zentroa, Busturia)

Laborategi saioa egingo dugu. Laborategia Design Thinking-en bidezko ibilbide batean oinarrituko da. Hurbilketa posible bi egongo dira: 1) bertako (eskualdeko) enpresarien/eragileen kasuetatik eratorritako “Blue Economy” erronkak; eta 2) bertako edo eskualdeko lehengaiek eskaintzen dituzten “Blue Economy” aukerak. Erronka edota aukeren arabera bizpahiru fase igaroko ditugu: 1) erronken proposamena (desiragarritasuna/desirability); 2) erronketatiko ideien kristalizazio eta prototipatzea (egingarritasuna/feasibility); eta 3) aurrerantzeko bizpahiru pausuen xedapena (bideragarritasuna/viability).

 

GONBIDATUTAKO ERAGILEAK:

SIEMEN COXSiemen Cox (Rotterdam, Herbehereak):

«Bankuentzat eta Aseguru-etxeentzat 15 urte lan egin ondoren, hazkunde ekonomikoan eta bezeroarekiko arreta faltan ardaztuta, ez nintzen ostera ere alor horiekin konektatuta sentitzen. Aldatzeko garaia zen.

Zer gustatuko litzaidake egitea dirua eragozpena ez balitz? Laguntzea geure gizartea erresilienteago eta iraunkorrago egiten. Erlezaintzan, adobezko eraikuntzan eta permakulturan gaitu eta gero, zentzua aurkitu nuen ekonomia biribilean. Gunter Pauliren Blue Economy (Ekonomia Urdina) liburua inspirazio berezia izan zen.

2013ko urtarrilean RotterZwam sortu nuen, Rotterdam erdian kafe hondakinetatik belarri landuak (pleurotus ostreatus) hazten dituen enpresa. Belarri landuak (elikaduran eta gastronomian balio handikoak) Rotterdameko jatetxe eta supermerkatuetan banatzen ditugu.

Dakigun guztia dagoen literatura guztia aztertzetik, eta saiatze eta huts egitetik ikasi dugu. Kode irekia gogoko dugunez, gure ezagutza guztiak munduarekin elkarbanatzen ditugu. Eta munduak bueltan elkarbanatzen dizkigu. Sare global zabala eraiki dugu eta beraz, badakigu zerk funtzionatzen duen ondo eta non.

Perretxikoen Ikaskuntza Sarea (Mushroom Learning Network) abian ipini genuen, Mushroom Master Egitaraua ostatu egiten dugu eta BlueCityren sortzailekideak gara. Jarduera hauen bitartez beste ekintzaile asko inspiratu nahi ditugu eredu hau mundu osoko hiri eta herrialdeetara eraman dezaten.»

 

AZARO FundazioaAzaro Fundazioa (Lea-Artibai, Bizkaia):

Lea-Artibai eskualdean enpresa berriak sortu eta enpresa sarearen lehiakortasuna hobetzea helburu duen erakundea da. Eskualdeko enpresa-ehunaren berrikuntza horretan barne-ekintzailetza proiektuak bultzatzen ditu osasunaren, elikadura osasungarriaren eta ongizatearen (wellness) alorretatik. Horrez gain, Azarok eskualdeko enpresa ehunaren lehiakortasuna sustatzen dihardu ekintzailetza, lankidetza, berrikuntza, nazioartekotzea eta negozio eta kudeaketa ereduen berritzea direla medio. Lan honen ikuspegi metodologikoak oinarri bi ditu: tokian tokiko garapenaren ikusmoldea eta Blue Economy-a (Ekonomia Urdina). Zehazki, Azaro Ekonomia Urdinaren eredura hurbildu da Gunter Pauliren eskutik, eta gaur egun Lea-Artibai eskualdea murgilduta dago ekonomikoki bideragarriak eta ingurumen aldetik jasangarriak diren jardueren identifikazio eta ezarpen prozesuan, hauen bidetik lanpostu berriak sortzeko.

 

ALEXANDER PRINSENAlexander Prinsen (Lur Planeta):

«Ikerlari independentea naiz, prestatzaile eta ekintzailea. Delfteko (Herbehereak) Unibertsitatean Ingeniari Zibileko titulua lortu eta hamar urtez talentu-bilatzaile korporatibo eta taldeen prestatzaile bezala lan egin nuen, pertsonei zein erakundeei beren asmoak lortzen lagunduz.

2014an neure MBA sortu nuen, Masters of Beautiful Achievements (“Lorpen Ederren Masterra”). Bizitzaren Unibertsitatean ikertzen dut fisika, kimika, biologia, manufakturagintza eta ekintzailetasuna (ber)ikasteko.

Mundu mailan topaketak eta praktikak egiten ditut enpresariekin, diseinatzaileekin eta zientzialariekin batera, haien ezagutzei, berrikuntzei eta negozio eredu jasangarriei buruz ikasteko.

Neure jagoleek hiru mila zortziehun milioi urtez metatutako jakintza duen natura inspirazio iturririk nagusiena bezala ikusten irakatsi didate. Naturak erakutsi diezaguke nola sortu berrikuntzak eta negozio ereduak hondakinak eragin gabe. Ekonomia Urdinak inspiratuta Naturaren, Biomimetismoaren, Kode Irekiaren eta Ekintzailetasunaren ezagutzak bateratzen ari naiz elikagaien, ur edangarriaren eta enpleguen ugaritasunez denontzako ongia egiten duten negozio aukera hobeak sortzeko.

Hizlari, moderatzaile eta aholkulari gisa lan egiten dut mundu mailan eskoletan, unibertsitateetan, enpresetan eta erakundeetan. Garaia da solasketa uzteko eta egiten hasteko: “egin ala ez egin, baina ez gehiago ahalegin”.»

Laguntzailea:

URDAIBAI EKOETXEA

 

 

 

Euskadiko Biodibertsitate Zentroa, Madariaga Dorretxe

Arpilleren Foruma prentsa

Donostia 2016k, Gernikako Bakearen Museoak eta Gernika Gogoratuz Fundazioak Nazioarteko Arpilleren Foruma antolatu dute

  • Itsasoratze artibista proiektuaren baitako forum hau otsailaren 25etik 28ra egingo da Bilbo, Donostia eta Gernikan.
  •  Arpillera, kalamuz eta jutez eginiko ehun lodiz osotutako oihalari esaten zaio. Tapiz mota hauek emakumeen “jositako ahotsen” berri ematen digute Txile, Argentina, Peru, Zimbawe, Kolonbia eta giza eskubideen urraketak egon diren lekuetako egoeren isla bihurtu dira.
  •  Nazioarteko hainbat arpilleragilek hitzaldiak eta tailerrak eskainiko dituzte eta denon artean arpillera kolektibo bat egingo dute.

Bakea josiz: Gatazka, Arpillerak, Memoria erakusketak –Balmasedan ikusi ahal izan zena, gaur egun Gernikako Bakearen Museoan ikusgai dagoena eta apiriletik aurrera Donostiako Aieteko Bakearen Etxean egongo dena—otsailaren 25etik 28ra egingo den nazioarteko forum honi harrera egiten dio. Hiru izango dira foruma hartuko duten lekuak: Bilbo, Donostia eta Gernika-Lumo.

Lehenengo eguna (otsailak 25, osteguna) arratsaldeko 16.00etatik 19.00etara Bilboko Euskal Museoan egingo da Ana Zlatkes ehun-artista eta arpilleragilearen eskutik “artea eta arpillerak” izeneko masterclassarekin.

Ondoren, otsailaren 26an (ostirala) foruma Donostian izango da, 2016 Gunean. Han zenbait hitzaldi eta tailer egongo dira, besteak beste “Arpilleren gizarte proiektua” jorratzeko, Brasil, Txile, Katalunia eta Euskadiko hizlariekin. Geroxeago “Arpilleren heziketa-proiektua” landuko da Euskadi eta Kataluniako ordezkariekin. Arratsaldean denon arteko arpillera handi bat egingo da Roberta Bacic, Bakea josiz: Gatazka, Arpillerak, Memoria erakusketaren komisarioa; Pamela Luque arpilleragilea eta Alex Carrascosa, Itsasoratze artibista proiektuaren zuzendariaren gidaritzapean.

Otsailaren 27 eta 28an (larunbata eta igandea) foruma Gernika-Lumon ospatuko da honako gai hauek jorratuz: “Arpillerak mundo akademikoan” Zelanda Berria, Estatu Batuak eta Ipar Irlandako aurkezpenekin; “Museoak eta Arpillerak” Euskadi, Ipar Irlanda eta Brasileko adibideekin. Arratsaldean berriro ere Donostian hasitako denon arteko arpillera egiteari ekingo zaio.

Forumaren azken egunean (otsailak 28, igandea) “Arpilleren lan artistikoa”-ri buruz eta Katalunian eginiko lanaz “Arpillerak eta Gerra Zibila”-ri buruz hitz egingo da. Forumari amaiera emateko arpillerak egiteko familentzako tailerra antolatu da.

Ekimen hau Itsasoratze artibista ekimenaren barruan dago, artibismoa edo artearen bidezko aktibismo sortzaile eta indarkeriarik gabea ardatz duen ekimena gaur egungo premia sozialei afektibo eta efektiboki ekiteko, ikerkuntza, parte hartzea eta erakusketa direla medio. Proiektua, Donostia 2016ren Bakearen itsasargiaren, Gernika Gogoratuz Bakearen Aldeko Aztertegiaren eta Gernikako Bakearen Museoaren argipean jaioa, 2016n nazioarteko 8 topaketetan eta forum honetan zein beste hainbat ekintza osagaitan datza.

Forumeko ekitaldi guztiak doakoak dira, baina izen ematea beharrezkoa da 688 899 950 telefonora deituz edo alexcarrascosa@gernikagogoratuz.org emailera idatziz.

Egitarau xehatua hemen ikus daiteke eta hemen deskargatu.

NAZIOARTEKO ARPILLEREN FORUM-A

Soldiers Back From The War

Arpilleren forumeko argazkiak

*Arpillerak hegoameriketan eginiko ehun tridimentsionalak dira. Euren jatorria Txile da. Arpillera, kalamuz eta jutez eginiko ehun lodiz osatutako oihalari, esaten zaio.

Folleto: FORUM ARPILLERAS

2016ko OTSAILAK 25 (osteguna), Euskal Museoa (Miguel de Unamuno Plaza 4, 48006 Bilbao)

16.00-19.00 Artistentzako Arpilleren Masterclass- Ana Zlatkes (Argentina) y Roberta Bacic.

Ana Zlatkes Argentinako ehun-artista da, Centro Argentino de Arte Textil –eko presidenta baita arpillera egilea ere, 2009an Arpilleren mundua ezagutu zuenetik. Ana Zlatkesen obrak Argentinako ondarearen parte dira baita Conflict Textiles bilduma eta bildumagile ezberdinen bildumen parte ere.

“Zer konta daiteke orratza eta hariarekin?”

Roberta Bacic, BAKEA JOSIZ: Gatazka, Arpillerak, Memoria erakusketaren komisarioa

Peace Dove

2016ko OTSAILAK 26 (ostirala), Donostia 2016ko egoitza (Easo kalea 43, 20.006 Donostia)

10.00-14.30 Ehungintza eta gaur eguneko gatazken inguruko memoria lanaren arteko erlazioa

10.00-10.15 Donostia 2016ko ordezkariak, Gernika Gogoratuz eta Gernikako Bakearen Museoko “Itsasoratze artibista: arterapia eta artibismoa” ekimenaren ordezkariak

10.15-10.45 Gatazka, Arpillerak, Memoria: Giza eskubideen nazioarteko ekimena.

Roberta Bacic (Ipar Irlanda – Txile)

Breege Doherty (Irlanda)

10.45-11.15 Kaferako atsedenaldia

11.15 -13.15 Arpilleren gizarte proiektua

Esther Vital (Brasil – Euskadi)

“MABa (Movimiento de Afectadas por las Represas de Brasil) eta arpillerak”

Cecilia Domínguez (Txile – Euskadi)

“Migranteen egoeraren bisibilizazio lanak Donostian”

Antonieta Pardo (Frantzia-Txile)

“Arpillerak, Txileko diktadura garaiko memoriaren transmisio objetu gisa, Grenoble hiriko erbeste politikoaren testuinguruan“

Fundación Ateneu Sant Roc (Katalunia)

“Posar fil a l’agulla” (ekin diezaiogun): arpillera bat konpromezutik”

“Amatasuna: aniztasuna eta kohesioa arpilleren artean”

13.00-14.30 Arpilleren heziketa proiektua

Itziar Gandarias (Euskadi)

“Bizia josiz ikasgelan: Katalunia eta Euskadiren arteko hartu-emanaren esperientzia“

Itziar Mardaras (Euskadi)

“Emosioak josten”

Neus Bartroli eta Norbert Froufe González (Katalunia)

“Emozioen eta kontzientzien hariak ehunduz”

Alba San Feliu (Katalunia)

“Hariari berriro ekin“

14.30-15.30 Partehartzaile guztientzako bazkari-luntxa.

15.30-16.45 Donostia hiria ezagutzeko bisita (Donostia – San Sebastián)

16.45-19.00 Laborategia- Donostian hasiko den eta Gernikan jarraituko duen arpillera kolektibo erraldoia ehuntzeko tailerra. Forumeko partehartzaile guztientzako baita gaian interesa izan dezakeen publiko zabalerako ere.

Tailerra Alex Carrascosa, Roberta Bacic eta Pamela Luquek koordinatuko dute, Badalonao Ateneu San Roc, Bartzelonako Casal de Barri Congrés-Indians eta Gernikako Bakearen museoko tailerretan parte hartzen duten gizon-emakume guztien laguntzaz.

18.00-18.30 Musika: Pamela Luque bere kitarraz lagunduta.

IMG_9898

2016ko OTSAILAK 27 (larunbata) Elai Alai aretoa (Foru Plaza z/g 48.300 Gernika-Lumo)

10.00-14.30 Ehungintza eta gaur eguneko gatazken inguruko memoria lanaren arteko erlazioa.

10.00-12.00 Arpillerak mundu akademikoan

Sara Kindon (Zelanda Berria), Associate Professor School of Geography, Environment and Earth Sciences, Victoria University of Wellington, Nueva Zelanda

Marcela Palomino-Schalscha ( Zelanda Berria), Lecturer in Human Geography and Development Studies, Victoria University of Wellington, Nueva Zelanda

Hegoamerikako emakumeak memoriak eta biziak josten Wellingtonen, Aotearoa, New Zeland”

Elsie Doolan (EEBB), Student of Library and Information Studies, University of California, Los Angeles

“Arpillerak artxiboko material gisa”

Fiona Clark (Ipar Irlanda), Director of Education Senior Lecturer in Latin American Studies, Queen’s University Belfast, Northern Ireland

“Pentsamenduak josiz: arpillera, ikaslea eta literatura ekologikoa”

12.00-12.30 Kaferako atsedenaldia

12.30-14.30 Museoak eta Arpillerak

Iratxe Momoitio – Idoia Orbe (Euskadi): Gernikako Bakearen Museoa

“Arpillerak: gure oraintsuko eta lehengo memoria lantzeko aukera paregabea”

Begoña de Ibarra (Euskadi) La Encartada Fabrika-Museoa

“Konektatzen diren hariak: Balmasedako La Encartada fabrika museoaren esperientzia”

Margaret Edwards (Ipar Irlanda), Education Officer, Tower Museum, Derry City & Strabane District Council, Northern Ireland

“Sakeleko oharrak: Gure bidaia “Conflict textiles”-ekin batera”

Sarah Carson (Ipar Irlanda), Collections Access Officer, Cuseway Coast and Glen Borough Council, Ipar Irlanda

“Ipar -ekialdeko fusio kulturalak Peace III: Ipar Irlandako gatazka josiz eta askatuz”

Katia Felipini Neves (Brasil): Memorial da Resistência de São Paulo / Associaçao Pinacoteca Arte e Cultura/SEC

“Arpilleren esperientzia Sao Paulo-ko Erresistentziaren Memorialean”

14.30-16.00 Partehartzaile guztientzako bazkari-luntxa.

16.00-17.30 Gernikako Bakearen Museoa eta Gernikako Batzar Etxera bisita

17.30-20.00 Laborategia- Donostian hasitako eta Gernikan jarraituko duen arpillera kolektibo erraldoia ehuntzeko tailerra. Forumeko partehartzaile guztientzako baita gaian interesa izan dezakeen publiko zabalerako ere.

Tailerra Alex Carrascosa, Roberta Bacic eta Pamela Luquek koordinatuko dute, Badalonao Ateneu San Roc, Bartzelonako Casal de Barri Congrés-Indians eta Gernikako Bakearen museoko tailerretan parte hartzen duten gizon-emakume guztien laguntzaz.

18.30-19.00 Musika: Pamela Luque bere kitarraz lagunduta.

IMG_9888

2016ko OTSAILAK 28 (igandea) Elai Alai aretoa (Foru Plaza z/g 48.300 Gernika-Lumo)

10.00-11.00 Arpilleren lan artistikoa

Ana Zlatkes Argentinako ehun-artista da, Centro Argentino de Arte Textil –eko presidenta baita arpillera egilea ere, 2009an Arpilleren mundua ezagutu zuenetik. Ana Zlatkesen obrakArgentinako ondarearen parte dira baita Conflict Textiles bilduma eta bildumagile ezberdinen bildumen parte ere. Arpilleren inguruko bi erakusketen komisarioa izan da, Z-Z kolektiboaren parte da.

“Zer konta daiteke orratza eta hariarekin?”

 Pamela Luque, Irlandan bizi den arpilleragile txiletarra . Pamelaren zenbit lan son Conflict Textiles bildumaren ondare dira. Azkenengo urteetan berak egindako zenbait obra, herrialde ezberdinetan antolatu diren erakusketa kolektiboetan erakutsiak izan dira.

“Nire bidaia arpilleren bitartez: memoria eta adiskidetzearen esperientzia”

11.00 -12.00 Bartzelonako Confres-Indians auzoko Casalean, Gerra Zibilaren inguruan egindako lanaren aurkezpena . Forum-aren amaiera ofiziala

12.00-12.30 Kaferako atsedenaldia

12.30-14.30 Laboratorioa – Familia tailerra eta elkarrekin egindako arpillera erraldoiaren bukaera lanak

Ume zein familientzako tailerrak, Gernikako Bakearen Museoko hezkuntza saileko Idoia Orbek dinamizatuta.

14.30-15.30 Partehartzaile guztientzako bazkari-luntxa.

Foiletoa

ontzi urdina

Zapalduaren Antzerkiari buruzko topaketa

Gernika Gogoratuz-ek, Gernikako Bakearen Museoak eta Donostia 2016k Zapalduaren Antzerkiari buruzko topaketa antolatu dute Bilbon

Zapalduaren antzerkia1

  •  Zapalduaren antzerkia: kulturak eta feminismoak topaketak Elkarrizketa Biribill KreAktibo bat eta Laborategi bat izango ditu.
  •  Ekimen hau Donostia 2016ren programa kulturaleko Itsasoratze artibista proiektuaren barruan dago

Datozen urtarrilak 29 eta 30ean Bilboko Otxarkoagako Udaltegian Zapalduaren Antzerkiari buruzko Elkarrizketa Biribil KreAktiboa eta Laborategia ospatuko dira. Zapalduaren Antzerkia Augusto Boal-ek sortutako metodo eta mugimendua da, ikuslea bere errealitatearen eraldakuntzaren aktore bilakatzea xede duena. Saio hauetan nazioarteko bi gonbidatu izango ditugu: Austriako Birgit Fritz eta Turkiako Jale Karabekir dramaturgoak.

 Topaketen agenda:

Urtarrilak 29, ostirala, 18:30-21:30

Zapalduaren antzerkia2Elkarrizketa Biribil KreAktiboa Zapalduon Antzerkiari buruz Birgit Fritz eta Jale Karabekir dramaturgoekin. Birgitek eta Jalek, haien esperientzien bitartez, gatazken eraldakuntzara bideratutako teknika dramatiko partizipatibo honetan hasten eta sakontzen lagunduko digute.

Urtarrilak 30, larunbata, 10:00-14:00 eta 16:00-20:00

Zapalduaren antzerkia3Zapalduon Antzerkiari buruzko Laborategia, Birgit Fritz-ek eta Jale Karabekir-ek batera dinamizatuta. Lan sortzaileko jardunaldia, herritar parte-hartzaileon ardurazko zenbait gairi, Zapalduaren Antzerkiko formatu ezberdinen bidez ekin diezazkiegun.

Ekimen hau Itsasoratze artibistaren barruan dago, artibismoa edo artearen bidezko aktibismo sortzaile eta indarkeriarik gabea ardatz duen ekimena gaur egungo premia sozialei afektibo eta efektiboki ekiteko, ikerkuntza, parte hartzea eta erakusketa direla medio. Proiektua, Donostia2016ren Bake Itsasargiaren, Gernika Gogoratuz Bakearen Aldeko Aztertegiaren eta Gernikako Bakearen Museoaren argipean jaioa, 2016ean zeharko nazioarteko 8 topaketetan eta forum batean gehi beste hainbat ekintza osagaitan datza.

Informazio gehiago jasotzeko eta inskribatzeko, 688 899 950 zenbakira deitu edo alexcarrascosa@gernikagogoratuz.org emailera idatzi daiteke.

Topaketen gidarien biografiak:

birgit fritz

 

Birgit Fritz (Klagenfurt, Austria, 1966)

Antzerkiaren aktibista, dramaren pedagogoa, Zapalduon Antzerkiaren ikertzaile eta praktikatzailea. Vienako (Austria) Zapalduon Antzerkiaren plataformaren sortzailea. Kalkutako (India) Jana Sanskriti Zapalduon Antzerkiko Zentroaren eta Jana Sanskriti Ikerkuntza eta Baliabide Nazioarteko Institutuaren kolaboratzailea; Zapalduon Antzerkiaren bidezko testuinguru-proiektuen errazlea Senegalen, Kirgizistanen, Indian edo Alemanian. Liburu biren egilea, haien artean: InExActArt – Augusto Boalen Antzerki Autopoietikoa eta Zapalduon Antzerkiaren Praktika Eskuliburua (ingelesez eta alemanez).

 

Jale Karabekir

Jale Karabekir (Istanbul, Turkia, 1975)

Tiyatro Boyali Kus antzerki konpainia feministaren sortzaile eta zuzendaria. Augusto Boalen Zapalduon Antzerkiaren dramaturgo eta errazlea. Turkiako Zapalduon Antzerkiaren Zentroaren(CTO-Turkia) sortzailekidea. Isikeko Unibertsitateko Humanitate eta Gizarte-Zientzien fakultateko irakaslea. Sortu berria den Jana Sanskriti Ikerkuntza eta Baliabide Nazioarteko Institutuko zuzendarietako bat. Zapalduon Antzerkia Emakumeekin Turkian: Metodologia Feminista baterantz izenburuko liburuaren egilea (turkieraz).

 

Zapalduaren Antzerkia, DSS2016EUko beste proiektu batean ere erabiltzen den metodologia.

Zapalduaren Antzerkia Donostia 2016ren Antzerki-foruma: eta hik zer? ekimenean ere erabiltzen den metodologia da. Proiektu honek antzerkia gizarteko indarkeriak eta gatazkek eragindako sentimenduei, kontraesanei eta arketipoei heltzeko tresna gisa erabiltzea proposatzen du.

ontzi urdina