Gernikako Bakearen Museoak, Gernika Gogoratuzek eta Donostia 2016k “Itsasoratze artibista: arterapia eta artibismoa” liburua aurkeztu dute

  • Liburuak Itsasoratze artibista ekimena lideratu zuten mugimendu sozial eta aktibisten (lokalak zein nazioartekoak) lan ildoak batzen ditu. 
  • Paperean egindako argitalpen hau Gernikako bakearen Museoko dendan salgai egongo da gaurtik aurrera. Bertsio elektronikoa, dohain deskargatu ahal izango da bakearenmuseoa.org eta www.gernikagogoratuz.org web orrialdeetan.

libro embarcada_itsasoratzea liburua

Gernikako Bakearen Museoa, Gernika Gogoratuz eta Donostia 2016k Itsasoratze artibista: arterapia eta artibismoa liburua aurkeztu dute gaur. Bertan, ekimena lideratu zuten mugimendu sozial eta aktibisten (lokalak zein nazioartekoak) lan ildoak batzen dira. Besteak beste, liburuan Nazioarteko Arpilleren Forum-a, Kolonbiako Ruta Pacifica de las Mujeres, New York-eko Circus Amok-eko Jennifer Miller, guztion ongiaren ekonomia etab-en testuak agertzen dira

Gaur egungo erronka sozialak artearen bidez zelan bideratzen diren ikertzeko, partehartzeko eta erakusteko prozesu bezala pentsatu izan zen proiektu hau. 2015eko urritik 2016ko abendua bitartean eta ekimen ezberdinen bidez, Itsasoratze artibistak gaurko gure fizarteak dituen erronka zibil, social eta ingurugiroarekikoak landu egn ditu mugimendu local eta nazioartekoez lagunduta. Honela, antzerki soziala, zapalduen antzerkia edota ekintza zuzenen ordezkari ezberdinak izan ditugularik.

presentación del libro embarcada-itsasoratzea liburu aurkezpena

2016ko abenduan Itsasoratze artibista erakusketa inauguratu ondoren — Gernikako Bakearen museoan martxoaren amaierararte ikusgai egongo dena—orain aurkezten dugun 350 orrialdetako liburu honetan egindako ekintza guztien berri ematen da. Gai honetan interesa izan dezakeen edozeinek, mugimendu sozial eta artibistek (lokalak edota nazioartekoak) aurrera eraman dituzten ekintzak zuzenean ezagutu ahal izateko .

Hortaz, liburu honen argitalpenarekin, Itsasoratze Artibista ekimenari amaiera ematen zaio, Donostia 2016ko Bakearen Itsasargiaren, Gernikako Bakearen Museoa eta Gernika Gogoratuzen babespean jaio izan zen proiektu honek 8 ekimen ezberdin izan ditu (Euskadin zehar), nazioarteko forum bat eta bi erakusketa 2016n zehar.

Liburuaren zabalkundea

Paperean argitaratu den liburu hau (aurkibidea atxekitzen zaizue) Gernikako Bakearen Museoko dendan salgai egongo da 28€-ren truke. Baina dohainik deskargatu ahal izateko aukera egongo da baita www.bakearenmuseoa.org eta www.gernikagogoratuz.org web orrialdeetan

Informazio gehiago behar izanez gero,  Gernikako Bakearen Museoko Iratxe Momoitio –rekin jar zaitezte harremanetan zuzendaritza.museoa@gernika-lumo.net emailean edota honako teléfono hauetan 946270213, 636378632

Aurkibidea

embarcada_itsasoratzea-4

embarcada_itsasoratzea-5

embarcada_itsasoratzea-6

embarcada_itsasoratzea-7

Anuncios

GUZTION ONERAKO EKONOMIA

ITSASORATZE ARBISTAREN 11. ELKARRIZKETA BIRIBILA (azken elkarrizketa)

11-economia-del-bien-comun

Gernika Gogoratuz-ek, Gernikako Bakearen Museoak eta Donostia 2016k Itsasoratze artibista proiektuaren hamaikagarren elkarrizketa biribila antolatu dute, azaroaren 3an Donostiako Loiolako Kultur Etxean “Guztion onerako ekonomiak” lelopean.

DATA: Azaroak 4, ostirala

LEKUA: Loiolako Kultur Etxea; Aralar Mendia Kalea, 17, 20014 Donostia (943 45 46 05)

ORDUA: 17:00etatik 21:00ak arte

Hamaikagarren eta azken Itsasoratzea Elkarrizketa Biribil ireki batean datza, lau gonbidaturekin: Begoña Pecharroman (Farapi); Gorka Egia (Orendaingo alkatea); Ivan del Caz (BIKOnsulting); eta Liher Gonzalez Bilbatua (Koop57eh).

itsasoratzea-11-kartela-loiola-azaroak-4

Guztion Onerako Ekonomiak (GOE) harremanak ditu oinarri ―konfiantza, ardura, estimua, demokrazia, elkartasuna eta lankidetza―. Ekonomi eredu honek eraldaleta etikoa sustatzen du, lehia eta finantza-irabazien ordez, bestelako arrakasta-irizpidea proposatuz: Guztion Ongiari eta elkarrekintzari ekarpena. Horretarako, GOEk neurketa-tresna bat sortu du, Ondasun Komunaren Balantzea 4.0; honexek bi ardatz elkarlotzen ditu: oinarrizko eskubide eta ardurak (lege Nagusi guztietan jasotzen omen direnak) ―giza duintasuna, elkartasuna, iraunkortasun ekologikoa, justizia soziala eta demokrazia―, enpresa baitako eta inguruko kolektiboekin ―langileak, hornitzaileak, bezeroak, finantzatzaileak, ingurune sozial eta naturala―. Zentzu honetan, eredu honen helburua lege-esparru loteslea ezartzea da, enpresak nahiz gizabanakoak ondasun komunera bideratuko dituzten balioak sortzeko. GOEren oinarrizko balioen artean honakoak daude: finantza-balantzearen soberakinen erabilera; lehiakortasunaren presioaz askatzea; beste enpresa batzuekiko elkarlana eta elkartasuna; diru-sarreren eta jabetzen aldeak murriztea; enpresa handien demokratizazioa eta jabetzakidetasuna; ondasun demokratikoak; banku demokratikoa; elkarlan monetario globala; naturaren desjabetzea; oinatz ekologikoaren murriztapena; ordainpeko lanaldia murriztapena; “urte sabatikoa”; demokraziaren garapena; edo gizarte-kudeaketako konpetentziak.

la-embarcada-artivista

Itsasoratze Artibistatik, artea eta ekintza soziala lotu nahian, edo garai honetako larritasun sozial eta ingurugirokoei ekiten dien gizarte ekintza sortzaileak balioestekotan, ekonomiari egiten diogun bigarren hurbilketa da hau. Aurreko ekainean Ekonomia Urdinaren inguruko zenbait ekimen kreaktibo ekarri genituen; eta beste paradigma batetik egiten dugu oraingoan, Guztion Ongiaren Ekonomia. Eredu esanguratsu bi giza elkarrekintza eta harremanak zuzentzen dituzten finantza-kapitalismoari proposatutako alternatiben artean. Asmo birsortzaile, erreformista edo aurreratzaileko beste zenbait alternatiba ekonomikoek ―Elkarlanekoa-partekatua, Ezagutza askeko edo kode irekiko Sumak Yachay edo Prokomuna, Ekonomia zirkularra, Onbideragarria, Soziala eta Solidarioa, Feminista, Trantsiziozkoa, edo Desazkundearena, besteak beste― agian seinalatuko dituzte geroko beste “Itsasoratze” batzuen norabideak.

IZEN-EMATEA: https://laembarcadaartivista.wordpress.com/izenematea/ web-orrian; alexcarrascosa@gernikagogoratuz.org helbidera idatziz; edo 688899950 zenbakira deituz.

EkoAktibismoa

«Munduan nahikoa dago denon beharrak betetzeko, nahikorik ez ordea batzuen gutizia asetzeko.» Mahatma Gandhi

Itsasoratze Artibistaren” 10. singladura dela eta, EkoAktibismoaren pankarta jasoko dugu eta nazioarte mailan erreferente diren mugimendu biren ordezkariak gonbidatuko ditugu ontzira: Navdanya, “guztion ongiaren bederatzi haziak”, eta Greenpeace, “bake berdea”. Biek aurre egiten diete baliabide naturalen monetizazioari eta gutiziak gure Planetan eragiten dieten kalteei ― gehiegizko ustiaketa eta lurra eta itsasoen kutsadura; edo bizitzaren kontrola, hala ongarri kimiko eta pestiziden erabilera, nola hazien eraldaketa genetikoa direla medio ―. Navdanyak milioi bat nekazariren prestakuntzaren bidez kontzientziatzen du; Greenpeacek bere presentzia aktiboaren bidez; eta biak bat datoz ‘ekontzienzia’ baten sorkuntzan, ‘Eko’, ‘Oikos’ edo geure etxe komunaren ezagutza eta zaintza.

Urriaren 21a, ostirala, 18:00-21:00
Elkarrizketa Biribila gonbidatuen eta bertako erakundeen eta gizarte zibilaren ordezkarien artean.
Urriaren 22a, larunbata, 10:00-14:00 eta 16:00-19:00
Laborategi saioa, gonbidatuen ko-fazilitazioari esker parte-hartzaileek “eko-ekintza” kolektibo bat diseinatuko dute.

Lekua: Cristina Enea Ingurumen Baliabideen Etxea, Mandasko Dukearen pasealekua, 66 20012 Donostia

GONBIDATUTAKO ERAGILEAK:

Vinod Bhatt doktorea, Navdanyako zuzendari exekutiboa (Dehradun, Uttarakhand, India)
Julio Barea doktorea, Greenpeace-Espainiako kanpainen arduraduna.

NAVDANYA

navdanya-logo

Navdanya-ren esanahia “bederatzi hazi” da (dibertsitate biologiko eta kulturalaren sinbolo gisa) eta “opari berria” ere (haziak guztion ongi bezala, gordetzeko eta elkarbanatzeko eskubidean oinarrituta). Egungo suntsipen ekologiko eta biologikoko testuinguruan, hazien jagoleek guztion ongiaren eta Planetaren doakotasunaren kultura zaintzen dute. Navadhanyen “Dāna/daana” edo “emate” hau azken oparia da ―bizitzaren oparia, hazien ondare eta iraupena biodibertsitatearen, kulturaren, antzinako ezagutzen eta iraunkortasunaren zaintzarako.

Navdanya, 1987an Himalaiako Doon bailaran sortua (Uttarakhand estatua, India), India eta Bhutaneko 22 estatutan banatutako milioi bat hazi-jagole eta nekazari ekologikoren sarea da; eta Biodibertsitatean, Bertako Jakiturian, Nekazaritza Ekologikoan zein Klima-aldaketan berezitutako aztertegia ere bada. Navdanyak ingeniaritza genetikoaren arriskuez ohartarazi du, nekazariak eta haien ezagutzak biopirateriaz babestu ditu, eta globalizazioaren eta klima-aldaketaren testuinguruan elikagaien eskubideak defendatu ere egin ditu.

Navdanyak Indiako 22 estatutan 124 hazi-banku komunitario ezartzen lagundu du; milioi bat nekazari prestatu ditu hazien subiranotasuna, elikadura-burujabetza eta nekazaritza iraunkorraren arloetan. Eraberean, Indiako marketing zuzeneko eta bidezko merkataritza organikoko sarerik handiena eratzen lagundu du.

Navdanyak bertakoak diren polinizazio irekiko 6000 hazi baino gehiago zaindu ditu, eta pozoirik zein Genetikoki eraldatutako organismorik gabeko 5000 bat gune sortu ditu Indiako zenbait lurraldetan. Navdanyak Neem-aren (Azadirachta indica), Basmati arrozaren eta gariaren biopirateria-kasuak geldiarazi ditu; eta horrez gain, Indiako hainbat eskualdetan klimari erresiliente zaizkion laborantza anitzak kontserbatu ditu. 2010etik Navdanyak Bhutani laguntzen dio %100 organikoa den nekazaritza ezartzeko erronkan.

Navdanyak ikaskuntza-zentro bat sortu du, Bija Vidyapeeth (Haziaren Eskola), nekazaritza ekologikoa eta Doon bailarako (Uttarakhand, Ipar India) biodibertsitatearen zaintza langai direla,
gaurdaino, nazioarteko 10.000 ikasle prestatu dituena. Navdanyak tokian-tokiko formakuntza zentroak ere baditu, Uttar Pradeshen eta Odishan.

Herrialde barruan zein nazioarteko eskalan presioa edo defentsa egiteko, Navdanyak zenbait kideko talderekin eta herri-mailako erakunderekin plan estrategikoak ezartzen ditu, hala nola “Seed Savers” (hazien zaintzaileak) bezalako mugimenduak, oin-mailako nekazarien elkarteak, emakume taldeak, boluntarioen erakundeak, edo elikagaien eta hazien arloan lan egiten duten aliantza nazional eta sareak.

Vinod Kumar Bhatt

vinod-bhatt-navdanya
(NAVDANYA)
Botanika-zientzietan masterra, Botanikan Doktorea (Himalayako Mikologian berezituta), eta Garhwal Srinagar Unibertsitateko Botanika Saileko irakasle ohia (1988-1995). 1995ean Unibertsitatea utzi zuen ― bere hitzetan, «nekazarien komunitateekin eta gizartearentzat lan egiteko pasioa zela eta» ―, eta garapenaren-sektoreari ekin zion. Dehradun distrituko emakume nekazariak onddogintzan prestatzen hasi zen, eta era berean, biodibertsitatea eta jakintza tradizionala aztertzeari ekin zion. 1997an Vinod Bhatt Doktorea Navdanyan sartu zen biodibertsitatearen zaintzari eta sendabelarren eta landare ekologikoen sustapenari ekiteko. Gaur egun, Navdanya Trust-eko Zuzendari Exekutibo-kargua du, erakundearen egitarau nagusia zaintzen ― hazien subiranotasuna, elikadura burujabetza, biodibertsitatearen kontserbazioa, polinizazio irekiko bertako haziak, egiaztapen organikodun nekazaritza ekologikoaren sustapena, eta klima-aldaketari egokitzea India eta Bhutanen.

Vinod Bhat t Doktoreak 24 ikerkuntza-artikulu baino gehiago idatzi ditu Indiako eta nazioarteko aldizkarietan eta argitaratutako liburuetan. Bost libururen egilekide izan da honako gaiei buruz:
Agroekologia, Sendabelarrak, Biodibertsitatean oinarritutako Nekazaritza Ekologikoa eta Klima-aldaketa. Zenbait gobernu-erakunde eta GKEtako kidea ere bada, hala nola ICAR – Nekazaritza Ikerkuntzarako Indiar Kontseilua (2010-2014), Indiako Meteorologi Elkartea (Dehradun Atala), Zientzia eta Teknologia Batzordea (UCoST, Uttarakhandeko Komitea); Onddoaren Indiar Sozietatea (Solan, Himachal Pradesh); Uttarakhandeko Biodibertsitaterako Zuzendaritza Batzordea; Indiako Elkarte Fitopatologikoa (Pusa, New Delhi); Mikologia eta Fitopatologia Elkartea (Udaipur, Rajasthan); Nekazaritza Organikoaren Asiar Sarea (ARNOA); eta Teknologia eta Ikerkuntzarako Sarea (Dehradun, Uttarakhand), besteak beste.

Gaur egun Vinod Bhatt Doktoreak Dehraduneko Bija-Vidyapeeth nazioarteko ikaskuntza-zentroan irakasten du Erresuma Batuko Schumacher Ikastetxearekin batera; eta Biomedikuntza eta
Natur Zientzietako Dolphin Institutuan (Dehradun, Uttarakhand) irakasle bisitaria da.

GREENPEACE

greenpeace-logo

Greenpeace erakunde independentea da, menpekotasun politiko eta ekonomikorik gabea, ingurugiroaren arazo globaletarantz arreta publikoa erakartzeko eta etorkizun berde eta baketsurako irtenbideak bultzatzeko indarkeriarik gabeko ekintza zuzena darabilena.
Bere helburuak honakoak dira:
1. Biodibertsitatearen babesa bere forma guztietan.
2. Kutsaduraren eta gehiegikeriaren prebentzioa ozeanoetan, lurretan, airean eta ur gezan.
3. Mehatxu nuklearren erauztea.
4. Bakearen, desarmearen eta indarkeriarik ezaren sustapena.

Greenpeaceren hastapena “Don’t make a wave Committee” (Tsunamia ez eragin komitea) izan zen, 1971an, Amchitka (Alaska) uhartedian EEBBak egiten ari ziren proba nuklearren aurka zeuden zenbait estatubatuar eta kanadar aktibistek sortua (Dorothy eta Irving Stowe, Marie eta Jim Bohlen, Ben eta Dorothy Metcalfe, eta Bob Hunter besteak beste). Phillys Cormack arrainontzi zaharrari “Greenpeace (bake berdea)” izena jarri eta saiakuntza-bankura bertara heltzen ahalegindu ziren eztanda fisikoki eragozteko. Ez zuten helburua lortu, bai ordea gizarte zibilean erreakzio zabala eragitea. Egun batzuetan milaka manifestarik Kanada eta EEBBen arteko muga blokeatu zuten, eta iritzi publikoak EEBBak proba nuklearrak bertan behera uztera behartu zituen. Ondoko urteetan hainbat talde independentek Greenpeace izena hartu zuten. Ekintza antinuklearrei baleen ehiza komertzialaren kontrako kanpainak gehitu zitzaizkien. 1978an Greenpeaceren talde desberdinak Holandako eta Erre-suma Batuko egoitzetan bildu ziren Nazioarteko Greenpeacepean. Egun, egoitza zentrala Amsterdamen dago beste 55 herrialdetako bulegoekin sarean.

Espainiar Estatuan Greenpeace 1982an jarri zen abian, ‘Xurelo’ arrainontzitik aktibista talde batek holandar merkantzia-ontzi bati galiziar kostaldetik 500 kilometrotara bidoi erradiaktiboen isurketa galarazi zionean. Aurrez, lehen Rainbow Warrior ontziak espainiar balea-ontzidiari aurka egin izan zion eta ekintza honek baleen ehizaren bukaera eragingo zuen 1985ean. Ofizialki, Greenpeace Espainia 1984an jaio zen 1.400 bazkideren eskutik; eta gaur egun, 100.000 bazkide eta 200.000 ziberaktibista biltzen ditu. Espainiar adarra nazioarteko zenbait kanpainatan ari da elkarlanean, esateko, Kioto protokoloa bete dadin eta berotegi-efektua eta beroketa globala eragiten dituzten sei gasen isurketak murritz daitezen; pertsonen kontrako minak eta errazimo-bonbak debeka daitezen; edo Artikoa babes dadin. Eta bertako kanpainen artean, Zorita Zentral Nuklearraren itxiera, penintsulako ibaietako isurtze toxikoen kontrako borroka, trabes-sareen bitartezko arrantzaren galarazpena Mediterraneoan, laborantzan transgenikoen erabilpenaren kontra egitea, energia garbien sustapena, edo oraingo kanpaina Almeriako El Algarrobico hotelaren aurka.

Gaur egun, Greenpeacek erronka ugari ditu: klima-aldaketaren geldiaraztea; energia fosiletan oinarritutako ereduaren aldaketa energia berriztagarrien truke; nekazaritza iraunkorraren aldeko apustua; ozeanoen etorkizuna jagotea; planetako azken baso primarioen babesa; edo Artikoa santutegi bat izan dadila lortzea.

Julio Barea

julio-barea-greenpeace
(GREENPEACE)
Zientzia Geologikoen Doktorea Madrilgo Complutense Unibertsitatearen eskutik, Ingeniaritza Geologikoan, Hidrologian eta Hidrogeologian berezitua. 2004tik lan egiten du Greenpeacen Urari, Kutsadurari, Hondakinei, Energiari eta Klima-Aldaketari buruzko zenbait kanpaina koordinatzen. Gaur egun, Greenpeace Espainiako estatu mailako kanpainen arduraduna da. Greenpeacen hainbat ekintzatan hartu du parte: Repsolen prospekzioen aurka Kanariar Uharteetan, Shellen prospekzioen aurka Artikoan; BP petrolio-konpainiak Mexikoko golkoan eragindako isurketa salatzeko; edo ingurumenerako kaltegarriak diren azpiegituren kontzientziatze lanetan: ongarrien eta kimika plantak, zentral nuklearrak bezalako azpiegiturez, baita aisialdiko espazio batzuez ere, esaterako, El Algarrobico (Carboneras, Almeria) hondartza gaineko makro-hotelaz.

*Urriaren 21ean, Elkarrizketa Biribilaren amaieran Beñat Igerabidek “Errautsak” bideoklipa aurkeztuko du, natura eta bizitzaren aldarria ardatz dituena.

Informazioa eta inskripzioak
alexcarrascosa@gernikagogoratuz.org • Teléfono: 688899950

Foiletoa

Laguntzailea

cristina-enea-logoa

Ekoaktibismoa Vinod Bhatt eta Julio Barearen eskutik

2016/10/21-22 Donostia-San Sebastián

Cristina Enea Ingurumen Baliabideen Zentroa
Mandasko Dukearen pasealekua – Paseo Duque de Mandas, 66, 20012 Donostia-San Sebastián

«Munduan nahikoa dago denon beharrak betetzeko, nahikorik ez ordea batzuen gutizia asetzeko.» (Mahatma Gandhi)

Gonbidatuak:

Vinod Bhatt doktorea, Navdanyako zuzendari exekutiboa (Dehradun, Uttarakhand, India)
Julio Barea doktorea, Greenpeace-Espainiako kanpainen arduraduna.

 
Urriaren 21ean, ostirala, 18:00etatik 21:00ak arte, gonbidatuen eta bertako erakundeen eta gizarte zibilaren ordezkarien artean Elkarrizketa Biribil irekia osatuko dute.
Urriaren 22an, larunbata, 10:00etatik 19:00ak arte, Laborategi saioan, gonbidatuen ko-fazilitazioari esker parte-hartzaileek “eko-ekintza” kolektibo bat diseinatu egingo dute.

Izen ematea

vinod-bhatt-navdanya

Performance-a eta antzerki soziala

Circus Amok
Circus Amok
  • 2016ko irailaren 22a, osteguna; 18:00etatik 21:00etara. Elkarrizketa Biribila egingo dugu Circus Amok-en sortzaile eta zuzendaria dan Jennifer Millerregaz batera.
  • 2016ko irailaren 23a, ostirala; 15:00etatik 20:00etara. Laborategi Saioa egingo dugu Jennifer Millerren eskutik. Berarekin batera bertaratutakoek performance parte-hartzaile bat prestatu eta tailerraren ostean antzeztu egingo dugu.
  • Lekua: Pabellón Nº6  Deustuko Erribera kalea, 47  48014 Bilbo (Bizkaia)
  • Izenematea doan edo telefono honetan 688 89 99 50.

CIRCUS AMOK

Circus Amok New Yorken egoitza duen Zirku eta Antzerki Konpainia da, justizia sozialeko gai garaikideei heltzen dien doako arte publikoa eskaintzen duena. Jennifer Millerrek sortua eta zuzendua, Circus Amokeko kolektiboak bat eginik dirau 1989tik, urte hauetan guztietan pista bakarreko ikuskizunak New Yorkeko zenbait auzoetara eramanez. Ohiko zirku teknikak ―hala nola funanbulismoa, malabarismoa, akrobaziak, trikimakoak edo pailazoak― diziplina berriekin uztartzen ditu ―dantza berria, tamaina naturaleko txotxongiloak, musika, inprobisazioko teknika zahar eta berritzaileak, narratiba zatikatua edo zirkurako esanahi berrien sorkuntza besteak beste― hiriko kale, parke eta patioetan zehar. Circus Amoken emanaldiak dibertigarri, garratz, probokatzaile eta xelebreak dira oso. Circus Amokek, ospakizun bitxi batez gozatzen den bitartean, publikoari elkarrekintza eta ahalduntze komunitario handiagoko bizitza imajinatzera gonbidatzen dio.

Jennifer Miller's Circus Amok at The Fisher building at BAM on October 12, 2012 Photo Credit ; Rahav Iggy Segev
Jennifer Miller’s Circus Amok at The Fisher building at BAM on October 12, 2012
Photo Credit ; Rahav Iggy Segev

 JENNIFER MILLER

Jennifer Millerrek, Circus Amokeko sortzaile eta zuzendari artistikoak, dantza, antzerki eta zirku formatu alternatiboetan lan egin du hogei urte baino gehiagotan. Millerrek 2008ko Ethyl Eichelberger saria jaso zuen, eta Circus Amokekin egindako lana “Bessie” dantza eta performanceko sari newyorktarrarekin saritua izan zen 1995ean, eta Broadway ligaz kanpoko saria den OBIE batekin 2000ean. Circus Amok izan zen 2002ko “Un Cirque a New York” frantziar dokumentalaren gaia zein 2004ko “Juggling Politics” (“Malabaren politika”) brasildar dokumentalarena. Millerrek Cathy Weis, Jeff Weis, Jenny Monson, John Jasperse, Johanna Boyce, Doug Elkns eta They Won’t Shut-up-ekin jardun du, besteak beste. Zazpi denboralditan zehar Coney Island Circus Sideshow-en ere lan egin zuen.

“Morphadyke” eta “Free Toasters Everyday” bere ikuskizun bakarlariak Estatu Batu barruan eta kanpoan antzeztu ditu. Genero eta antzezpenei buruzko hainbat komite eta konferentzia akademikoetan parte hartu du, eta Jerry Springer, Joan Rivers zein RuPaul-en telebista-programetan izan da elkarrizketatua. Beka ugari ere eman zaizkio, hala bere bakarkako lanerako nola Circus Amokerako: Creative Time, Arte Performatiboetarako Franklin Furnace Fundazioa, Nancy Quinn Fundazioa, Arteetarako New York Fundazioa, Jerome Fundazioa, Gunk, Open Meadows, Puffin, New Yorkeko Kultur Aferetako Departamentua (DCLA), eta Arteen Funts Nazionala (the National Endowment for the Arts). Movement Research dantza eta mugimenduaren gaineko nazioarteko laborategiko artista egoiliarra izan da; halaber, Cal Arts-en, New Yorkeko Unibertsitatean (NYU) eta Los Angeleseko Kaliforniako Unibertsitatean (UCLA) irakatsi egin du, eta gaur egun, Pratt Institutuko irakaslea da.

 

Laguntzailea:

Pabellón 6
Pabellón Nº 6

*Irailaren 23an, ostirala, gaueko 10etan, Laboratorio Teatral Pabellón 6-k “Chichinabo Cabaret” lana taularatuko du. Antzerki hau ikusteko sarrerak telefono honetara deituta lor daitezke 34 639 766 720 (whatsapp-etik ere) edo hemen. Garrantzitsua da aurretiaz erreserba egitea, leku gutxi baitago.

 

Foiletoa

 

Ekonomia Urdina (Blue Economy)

Gunter Paulik (ZERI, Zero Emissions Research Initiative sare globalaren fundatzaile eta zuzendaria) sortutako paradigma ekonomikoa. Ekonomia Urdina eraginkorrak izan ez diren ereduetatik haratago doa: finantza ekonomia, kredituan eta zorrean oinarritua; eta ekonomia berdea, ingurugiroa inbertsio handien bitartez zaintzen saiatzen dena. Ekonomia urdina milioika urtez naturak metatutako ezagutzaz baliatzen da; “tokian tokiko baliabideen” erabilpena proposatzen du; eta ingurugiroaren arazoak elkartu eta naturaren prozesuekiko koherente diren konponbide zientifiko irekiekin konektatzen ditu. Bere helburua elkarrekintza onuragarriak sortzea da, ingurugiroarekiko, gizartearekiko eta ekonomia globalarekiko. Ekonomia Urdinak prozesu industrialak teknologia sinpleago eta garbiagoetarantz bideratzea iradokitzen du, kostu energetiko altuko baliabideak erabili ordez; eta gizarte osoa eraldatzeko asmoa dauka eskasiatik oparotasunera.

Euskadiko Biodibertsitate Zentroan ospatuko den 8. Itsasoratze Artibista dela eta: Siemen Cox, RotterZwam hiri nekazaritzako enpresaren sortzailea (Rotterdam); Azaro Fundazioa, eredu hau Lea-Artibai eskualde bizkaitarrean abian jartzen ari den erakundea ; eta Alexander Prinsen, Ekonomia Urdinean aditua eta Gunter Pauliren kolaboratzailea.

Madariaga Dorretxea Foto: Gorka Aranzabal Panoramio
Madariaga Dorretxea Foto: Gorka Aranzabal Panoramio

Ekainaren 17a, ostirala, 18:00-21:00

(Madariaga Dorretxea, Euskadiko Biodibertsitate Zentroa, Busturia)

Elkarrizketa Biribil bat egingo dugu. Horretan, eragile sozial eta ekonomikoekin batera jesarrita, Siemen Coxek eskala ‘glokaleko’ kasu bat aurkeztuko digu, Azaro Fundazioak bertako mailako ikuspuntua, eta Alexander Prinsenek espektroa irekiko du Ekonomia Urdinaren zenbait aplikaziotara. Biribilaren helburua honakoa da: testigantza hauek, bertako eragileei galderak eraginez eta elkarrizketak piztuz, geure bertako ekonomi sistemaren “ikuspegi urdina” inspira dezatela.

 

Ekainaren 18a, larunbata, 10:00-14:00 eta 16:00-19:00

(Madariaga Dorretxea, Euskadiko Biodibertsitate Zentroa, Busturia)

Laborategi saioa egingo dugu. Laborategia Design Thinking-en bidezko ibilbide batean oinarrituko da. Hurbilketa posible bi egongo dira: 1) bertako (eskualdeko) enpresarien/eragileen kasuetatik eratorritako “Blue Economy” erronkak; eta 2) bertako edo eskualdeko lehengaiek eskaintzen dituzten “Blue Economy” aukerak. Erronka edota aukeren arabera bizpahiru fase igaroko ditugu: 1) erronken proposamena (desiragarritasuna/desirability); 2) erronketatiko ideien kristalizazio eta prototipatzea (egingarritasuna/feasibility); eta 3) aurrerantzeko bizpahiru pausuen xedapena (bideragarritasuna/viability).

 

GONBIDATUTAKO ERAGILEAK:

SIEMEN COXSiemen Cox (Rotterdam, Herbehereak):

«Bankuentzat eta Aseguru-etxeentzat 15 urte lan egin ondoren, hazkunde ekonomikoan eta bezeroarekiko arreta faltan ardaztuta, ez nintzen ostera ere alor horiekin konektatuta sentitzen. Aldatzeko garaia zen.

Zer gustatuko litzaidake egitea dirua eragozpena ez balitz? Laguntzea geure gizartea erresilienteago eta iraunkorrago egiten. Erlezaintzan, adobezko eraikuntzan eta permakulturan gaitu eta gero, zentzua aurkitu nuen ekonomia biribilean. Gunter Pauliren Blue Economy (Ekonomia Urdina) liburua inspirazio berezia izan zen.

2013ko urtarrilean RotterZwam sortu nuen, Rotterdam erdian kafe hondakinetatik belarri landuak (pleurotus ostreatus) hazten dituen enpresa. Belarri landuak (elikaduran eta gastronomian balio handikoak) Rotterdameko jatetxe eta supermerkatuetan banatzen ditugu.

Dakigun guztia dagoen literatura guztia aztertzetik, eta saiatze eta huts egitetik ikasi dugu. Kode irekia gogoko dugunez, gure ezagutza guztiak munduarekin elkarbanatzen ditugu. Eta munduak bueltan elkarbanatzen dizkigu. Sare global zabala eraiki dugu eta beraz, badakigu zerk funtzionatzen duen ondo eta non.

Perretxikoen Ikaskuntza Sarea (Mushroom Learning Network) abian ipini genuen, Mushroom Master Egitaraua ostatu egiten dugu eta BlueCityren sortzailekideak gara. Jarduera hauen bitartez beste ekintzaile asko inspiratu nahi ditugu eredu hau mundu osoko hiri eta herrialdeetara eraman dezaten.»

 

AZARO FundazioaAzaro Fundazioa (Lea-Artibai, Bizkaia):

Lea-Artibai eskualdean enpresa berriak sortu eta enpresa sarearen lehiakortasuna hobetzea helburu duen erakundea da. Eskualdeko enpresa-ehunaren berrikuntza horretan barne-ekintzailetza proiektuak bultzatzen ditu osasunaren, elikadura osasungarriaren eta ongizatearen (wellness) alorretatik. Horrez gain, Azarok eskualdeko enpresa ehunaren lehiakortasuna sustatzen dihardu ekintzailetza, lankidetza, berrikuntza, nazioartekotzea eta negozio eta kudeaketa ereduen berritzea direla medio. Lan honen ikuspegi metodologikoak oinarri bi ditu: tokian tokiko garapenaren ikusmoldea eta Blue Economy-a (Ekonomia Urdina). Zehazki, Azaro Ekonomia Urdinaren eredura hurbildu da Gunter Pauliren eskutik, eta gaur egun Lea-Artibai eskualdea murgilduta dago ekonomikoki bideragarriak eta ingurumen aldetik jasangarriak diren jardueren identifikazio eta ezarpen prozesuan, hauen bidetik lanpostu berriak sortzeko.

 

ALEXANDER PRINSENAlexander Prinsen (Lur Planeta):

«Ikerlari independentea naiz, prestatzaile eta ekintzailea. Delfteko (Herbehereak) Unibertsitatean Ingeniari Zibileko titulua lortu eta hamar urtez talentu-bilatzaile korporatibo eta taldeen prestatzaile bezala lan egin nuen, pertsonei zein erakundeei beren asmoak lortzen lagunduz.

2014an neure MBA sortu nuen, Masters of Beautiful Achievements (“Lorpen Ederren Masterra”). Bizitzaren Unibertsitatean ikertzen dut fisika, kimika, biologia, manufakturagintza eta ekintzailetasuna (ber)ikasteko.

Mundu mailan topaketak eta praktikak egiten ditut enpresariekin, diseinatzaileekin eta zientzialariekin batera, haien ezagutzei, berrikuntzei eta negozio eredu jasangarriei buruz ikasteko.

Neure jagoleek hiru mila zortziehun milioi urtez metatutako jakintza duen natura inspirazio iturririk nagusiena bezala ikusten irakatsi didate. Naturak erakutsi diezaguke nola sortu berrikuntzak eta negozio ereduak hondakinak eragin gabe. Ekonomia Urdinak inspiratuta Naturaren, Biomimetismoaren, Kode Irekiaren eta Ekintzailetasunaren ezagutzak bateratzen ari naiz elikagaien, ur edangarriaren eta enpleguen ugaritasunez denontzako ongia egiten duten negozio aukera hobeak sortzeko.

Hizlari, moderatzaile eta aholkulari gisa lan egiten dut mundu mailan eskoletan, unibertsitateetan, enpresetan eta erakundeetan. Garaia da solasketa uzteko eta egiten hasteko: “egin ala ez egin, baina ez gehiago ahalegin”.»

Laguntzailea:

URDAIBAI EKOETXEA

 

 

 

Euskadiko Biodibertsitate Zentroa, Madariaga Dorretxe

Mugarteko eskubide eta ardurak: Lotsaren Hesiaren gainetik jauzika

Itsasoratze Artibistaren 7. edizioan basamortuan barneratuko gara, Elkarrizketa Biribila eta Laborategi KreAktiboa Saharako herriaren zerbitzura ipiniz.

02 JAIMA TUIZA barrutik

Maiatzaren 20a, ostirala, 18:00-21:00

(Tuiza jaima, San Telmo Museoa, Donostia)

Bakearen Itsasargiaren Hondar Artean egitarauaren barruan, San Telmo Museoan Federico “Fico” Guzman artistak instalatu duen jaiman, Tuiza izenekoan, “Batzarra artelan bezala” ospatuko dugu. Mendebaldeko Sahararen eskubideen aldeko artearen eta aktibismoaren bost ordezkarirekin elkartuko gara oraingo Elkarrizketa Biribilean: Fico Guzman artista, Limam Boicha olerkaria, Takbar Haddi ama kuraia, eta Hayat Rguibi eta Yamila Dambar aktibistak, Arabiar Udaberriaren aitzindari den Gdeim Izik[1] erresistentziazko kanpamentuan parte hartu zutenak. Biribil honetan “Artearen Intifadaz” hitz egingo dugu, okupatzailearen zapalketari aurre egiteko indarkeriabako tresna bezala ulertuta. Artea, saharar kausa nazioarteko mailara hedatzeaz aparte, eraldatze pertsonal eta kolektiborako bidea baita. Artistak erbesteratu, baztertu edo okupatuaren egoera gainditzen du, eta bere herriaren patuaren sortzailekide bilakatzen da.

[1] Gdeim Izik 2010eko urriaren 10an (10/10/10) Aaiunetik 15 km.tara altxatutako kanpamentu bat izan zen.  Aste gutxi batzuetan 30.000 aktibista erakarri zituen; hauek Marokoko erregimenari ogia, lana eta duintasunaz gain, saharar herriaren eskubide politikoak ere eskatzen zizkioten. Gdeim Izikeki Arabiar Udaberriaren aitzindari irizten zaio.

01 JAIMA TUIZA kanpotik

 

Maiatzaren 21a, larunbata, 11:00-19:00 / 19:00-21:00 / 21:00-24:00

(San Telmo Museoa eta Zuloaga Plaza, Donostia)

Larunbateko jardunaldia hiru zatitan banatzen da. Lehengo zatia (11:00etatik 19:00ak arte) Laborategi KreAktibo batean datza. Horretan, performance bat diseinatuko dugu, koreogeografia[2] bat hain zuzen, “Mendebaldeko Sahararen Ibilbidea” izenekoa.

Bigarren zatian zehar (19:00etatik 21:00ak arte) “Mendebaldeko Sahararen Ibilbidea” antzeztuko da. Neurri handiko mapa-plaza baten gainean, gorputz eta plastikaren bidez saharar historiaren hainbat pasarte izango dira ikusgai: koloniaren garaia; Ibilaldi Berdea delakoa edo marokoar inbasioa; Tindufeko eremuetaranzko erbestea. “Lotsaren Hesia” ipiniko dugu agerian, saharar lurralde eta senideak banatu egiten dituen Munduko mina-eremurik zabalena. Baliabide naturalen espoliazioa eta populazioaren diskriminazio eta zapalketaren lekuak bistaratuko ditugu. Eta erakutsi ere egingo dugu intifada politikoa, Gdeim Izikeko erresistentzia, askapen guneak eta askatutakoak. Saharar kultura eta ohituren elementuekin osatuko dugu mapa.

Azkenik (21:00etatik 24:00ak arte) Yeltsa Asaharauia edo saharar beila bat egingo dugu. Mapa-plaza kandelekin inguratuko dugu eta kondaira, olerki eta kantak lagun, tea hartu eta Munduko kontzientziazko presoen aldeko bijilia egingo dugu.

[2] Koreogeografía: Carolina Caycedo kolonbiar artista eta aktibistak (artibista) sortutako kontzeptua. Koreogeografia batek koloniako botereari egunero egiten zaizkion erresistentziazko mugimendu kolektibo guztiak hartzen ditu barne.

GONBIDATUTAKO ARTISTA eta AKTIBISTAK: 

FICO GUZMÁN

  • Federico Guzman (“Fico”). Andaluziar artista eta aktibista, Artifariti Mendebaldeko Saharako Arte eta Giza Eskubideen aldeko Nazioarteko Topaketen eta Arteen Saharar Eskolaren kolaboratzailea. Arestiko proiektuen artean honakoak daude besteak beste: Lehen Munduari Laguntza Humanitarioa, Torontoko Nuit Blanche (Cambalacherekin batera); Tomacoren kantua, MEIAC Badajoz; Bestea Lehian, Atlantikoko Unibertsitatea, Barranquilla. Zenbait testu argitaratu ditu, hala nola “The Art of Sahrawi Cooking”, Kasseleko documentarako (Robin Kahn-ekin), edo Madrileko Complutense Unibertsitatearen Destrucción y construcción del territorio IV Bere azkeneko proiektua Tuiza da, Donostiako San Telmo Museoan erakusgai, Hondar Artean egitarauaren barruan.

 

LIMAM BOICHA

  • Limam Boicha. Mendabaldeko Saharan 1972an jaioa. Marokok saharar lurraldea inbaditu zuenean 1975ean, Limam, beste hainbat gazte bezalaxe, Kuban babesten dute; bertan Kazetaritzan lizentziatu egiten da Ekialdeko Unibertsitatean. Irlan 13 urte eman ostean, errefuxiatuen eremuetara bueltatzen da eta lau urtetan Saharar Irrati Nazionalean lan egiten du. Egun Estatu espainiarrean bizi da. Los versos de la madera (2004) eta Ritos de jaima (2012) liburuen egilea eta Saharar Adiskidetasunaren Belaunaldia poesia taldeko zein Bubisher Sahararen aldeko Idazleen Elkarteko kidea.

 

HAYAT RGUIBI

  • Hayat Rguibi. Giza eskubideen aldeko saharar aktibista, estatu espainiarrean bizi dena. Aaiuneko Espetxe Beltzean presoa eta torturatu izana. Gdeim Izikeko protestaren partaide, Mendebaldeko Sahararen autodeterminazioaren aldeko borrokalari aktiboa da. Okupatutako eremuko Saharar Emakumeen Geroa Foroko kidea; Equipe Media Mendebaldeko Saharan sortutako lehen erresistentziazko kazetarien elkarteko kidea ere; eta FiSahara Saharako Nazioarteko Zinema Jaialdiko zein Sevillako Aminetu Haidar Sahara Etxeko kolaboratzailea.
  • YAMILA DAMBAR (crédito foto Paula Álvarez)Yamila Dambar. Aaiuneko aktibista, marokoar ankerkeria salatzeari eta bere herriaren okupazioaren amaiera exijitzeari ekiten diena. Marokoar poliziak haren neba Said Dambar erail zuen 2010eko abenduan. Kopetan tiro bat zuela, Saiden hilotza Aaiuneko gorputegiko izozkailu batean egon zen 17 hilabete, senideei autopsia inpartzial baterako baimena behin eta berriz ukatzen zitzaien bitartean. Azkenik, Saiden gorpua 2012ko urtarrilan presaka izan zen hobiratua, haren familia bertan egon gabe. Saiden senideek eta nazioarteko komunitateak justizia eskatzen jarraitzen dute.

 

  • TAKBAR HADDITakbar Haddi. Haidala Mohamed Lamin 21 urteko gazte erailaren “ama-kuraia”. Haidalak tratu txarrak jasan zituen, ez zuten marokoar ospitaleetan zaindu, eta horren ondorioz, hil egin zen. Duela urtebete, 2015eko maiatzaren 15ean, Takbarrek mugagabeko gose greba bat hasi zuen eta gaur egun bidegabekeriaren aurkako aktibismoan jarraitzen du, bere baraualdiarekin ondoz ondo bat egin duten ehunaka pertsonaren laguntzarekin.

 

Laguntzailea:

San Telmo Museoa

 

 

 

 

 

 

Prentsa oharra

Foiletoa – Mugarteko eskubide eta ardurak: Lotsaren Hesiaren gainetik jauzika

Emakumeak eta aktibismoa gatazkaren muinetik

Itsasoratze Artibistaren Elkarrizketa Biribilen eta Laborategien hurrengo edizioak hiru nazioarteko mugimendu hartuko ditu: Serbiako Žene u Crnom (Beltzezko Emakumeak), Kolonbiako Ruta Pacífica de las Mujeres (Emakumeen Bide Bakegilea), eta Israel-Palestinako Combatants For Peace (Combatientes por la Paz). Mugimendu bakoitza emakume aktibista batek ordezkatuko du: Stasa Zajovic (Belgrado), Marina Gallego (Medellín) eta Taqwa Attallah (Nablus, Cisjordania) eta Emakumeak eta aktibismoa gatazkaren muinetik du izenburua.

Noiz: apirilak 8 arratsaldez eta apirilak 9 egun osoa (ostirala eta larunbata)

GONBIDATUTAKO MUGIMENDU/KOLEKTIBOAK:

  • Žene u Crnom (Beltzezko Emakumeak): 1991ko urriaren 9tik, asteazkenero, Beltzezko Emakumeak Belgradeko kaleetatik ateratzen dira politikan esplizitua eta kultura patriarkalean inplizitua den militarismoaren aurkako protesta irmoa azaltzeko. Haien kolore beltzak «dolumina adierazten du, jendearen hilketagatik eta giza harremanen, hirien eta naturaren suntsipenagatik». Beltzezko Emakumeentzat, gerra desagertuko da emakumeon aurkako indarkeria, ageria edo ezkutua, desagertuko den unean.

Mujeres de negro

 

 

 

 

 

 

 

 

  • Ruta Pacífica de las Mujeres (Emakumeen Bide Bakegilea): 1996an sortutako mugimendu feminista, Kolonbiako gatazka armatuaren irtenbide negoziatuaren alde, gerrak emakumeen bizitzan izan duen eragina bistara dadin, eta Egia, Justizia eta Ez Errepikapenerako oroimen indibidual zein kolektiboaren berreraikuntzan diharduen elkartea da. Bide Bakegilea Kolonbiako bederatzi departamentutako sektore herrikoietako 300 erakundek eta emakumeen taldek osatuta dago. Mobilizazio Sozialaren bidez «gerrarekiko desadostasuna» adierazten dute; eta era berean, «bakea ez dela soilik gatazka armatuaren negoziaketaren emaitza, baizik eta herri, hiri edo eskualde bakoitzaren berreraikuntza moral, etiko zein kulturala» erakusten dute.

RUTA PACÍFICA

 

 

 

 

 

 

 

 

  • Combatants For Peace (Bakearen aldeko Borrokalariak, CFP): Israeldar soldadu ohiek eta palestinar miliziano ohiek 2005ean sortutako mugimendu binazionala da. Hauek, indarkeriaren zikloan oso erantzukizun aktiboa izan ostean, armak uzteko eta elkarrekin lan egiteko erabakia hartzen dute, elkarrizketa eta indarkeriabako ekintzen bidezko konponbide baketsua sustatzeko. Gaur egun CFPek borroka armatuan parte hartu ez duten aktibistak hartzen ditu barne. Mugimendu honen baitan Ekintza Zuzeneko eta Zapalduon Antzerkiko taldeak gailentzen dira. CFPeko alde palestinarra gonbidatua izan zen aurreko Itsasoratzera baina agintarien bisatuaren murrizketagatik ezin izan genuen ekarri eta berriz ere edizio honetara gonbidatu dugu.

combatants for peace

AKTIBISTA ORDEZKARIAK:

  • Stasa Zajovic (Belgrad, Serbia): Žene u Crnom edo Beltzezko Emakumeen Mugimenduko sortzailekide eta koordinatzailea (1991tik) da. Serbiako Kontzientzia Eragozleen eta Antimilitaristen Sareko kidea eta Prigovor (“Eragozpena”) aldizkariaren koeditorea. Aurretik, aktibista izana zen Gerraren Aurkako Ekintzaren Zentroan, eta zenbait ekimenen sortzaile ere, hala nola Indarkeriaren Biktima ziren Emakume eta Haurrentzako Sorospen Telefonoa, Belgradeko Emakumeen Lobby-a (Presio Taldea), Emakumeen Parlamentua, eta Hiritar Erresistentziaren Mugimendua; eta bere hastapenetan, Zena i drustvo (Emakume eta Gizartea) taldean parte hartua. 1993 eta 1996 bitartean boluntario gisa aritzen da errefuxiatuen laguntza eta ahalduntzean Mala Krsna, Mikulja, Kovilovo eta Nova Pazova esparruetan. 1997an, aktibismoa eta ezagutza teorikoa uztartu nahian, Emakumeen Sare Bakegilea / Beltzezko Emakumeen Nazioarteko Sarea abiarazten du. Sare honetatik, Jugoslavia zaharreko zein mundu osoko 1800 aktibista elkartzen dituzten 10 nazioarteko topaketa antolatzen ditu; eta halaber, aktibista feminista, bakegile eta antimilitaristak prestatzen ditu. 2006an Kosovoko Emakumeen Sareak eta Serbiako Beltzezko Emakumeen Sareak osatzen duten Koalizio Bakegilearen sorkuntzan parte hartzen du. Koalizio honek bidezko bake iraunkor bat aldarrikatzen du, eta horretarako exijitzen ditu hala emakumeen inplikazioa Bake negoziaketetan eta eraikuntzan nola Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren 1325 ebazpenaren aplikazioa.

STASA ZAJOVIC

 

 

 

 

 

  • Marina Gallego Zapata (Medellín, Kolonbia): Ruta Pacífica de las Mujeres (Emakumeen Bide Bakegilea) Mugimenduaren sortzaile eta koordinatzaile nazionala. Abokatua, Kolonbiako Bakearen aldeko Mugimenduan eta Emakumeen Mugimendu Sozialean 20 urte baino gehiagoko esperientzia duena. Haren gaitasunagatik ezaguna da Giza Eskubideen eta bake eraikuntzaren arloetan, herrialdeko zein nazioarteko mailan emakumeen perspektibatik eragiteko. Zortzi urtez Medellineko Sortzen duten Emakumeak – Bizitzarako Korporazioaren koordinatzaile orokorra izan zen. Bide Bakegilearen lider gisara 10 mobilizazio nazional antolatu ditu zeinetan 40.000 emakumek parte hartu duten; era berean, Kolonbiar Emakume Biktimen Egia eta Oroimenaren Komisioaren proiektua koordinatu du, eta honen talde ikertzailearen kide ere izan da. Ikerkuntza honek gatazka armatuaren testuinguruan emakumeen kontrako indarkerien 1000 testigantza indibidual eta 9 kasu kolektibo biltzen ditu. Bakearen eraikuntzari eta Kolonbiako gatazka armatuaren irtenbide negoziatuari Marinak egindako ekarpenak kolonbiar eta nazioarteko hedabideetan argitaratuak izan dira.

MARINA GALLEGO

 

 

 

 

 

 

 

  • Taqwa Attallah (Nablus, Palestina): Combatants For Peace Mugimenduko palestinar aldeko kidea eta aktibisten belaunaldi gazte baten ordezkaria. Bere kasuan, Antzerkiaz baliatzen da indarkeriarik gabeko adierazpen gisara Zisjordanian Israelek dirauen okupazioaren aurka: «Antzerkia hizkuntza unibertsala da, pertsona orok deszifra dezakeena, eta neure ahotsa eta mezua munduari helarazten laguntzen didana.»

TAQWA ATTALLAH

 

 

 

 

 

 

 

 

Foiletoa: MUJERES Y ACTIVISMO

Prentsa oharra: Prentsa oharra Emakumeak eta aktibismoa cast eusk

ONTZI URDINA copia