EkoAktibismoa

«Munduan nahikoa dago denon beharrak betetzeko, nahikorik ez ordea batzuen gutizia asetzeko.» Mahatma Gandhi

Itsasoratze Artibistaren” 10. singladura dela eta, EkoAktibismoaren pankarta jasoko dugu eta nazioarte mailan erreferente diren mugimendu biren ordezkariak gonbidatuko ditugu ontzira: Navdanya, “guztion ongiaren bederatzi haziak”, eta Greenpeace, “bake berdea”. Biek aurre egiten diete baliabide naturalen monetizazioari eta gutiziak gure Planetan eragiten dieten kalteei ― gehiegizko ustiaketa eta lurra eta itsasoen kutsadura; edo bizitzaren kontrola, hala ongarri kimiko eta pestiziden erabilera, nola hazien eraldaketa genetikoa direla medio ―. Navdanyak milioi bat nekazariren prestakuntzaren bidez kontzientziatzen du; Greenpeacek bere presentzia aktiboaren bidez; eta biak bat datoz ‘ekontzienzia’ baten sorkuntzan, ‘Eko’, ‘Oikos’ edo geure etxe komunaren ezagutza eta zaintza.

Urriaren 21a, ostirala, 18:00-21:00
Elkarrizketa Biribila gonbidatuen eta bertako erakundeen eta gizarte zibilaren ordezkarien artean.
Urriaren 22a, larunbata, 10:00-14:00 eta 16:00-19:00
Laborategi saioa, gonbidatuen ko-fazilitazioari esker parte-hartzaileek “eko-ekintza” kolektibo bat diseinatuko dute.

Lekua: Cristina Enea Ingurumen Baliabideen Etxea, Mandasko Dukearen pasealekua, 66 20012 Donostia

GONBIDATUTAKO ERAGILEAK:

Vinod Bhatt doktorea, Navdanyako zuzendari exekutiboa (Dehradun, Uttarakhand, India)
Julio Barea doktorea, Greenpeace-Espainiako kanpainen arduraduna.

NAVDANYA

navdanya-logo

Navdanya-ren esanahia “bederatzi hazi” da (dibertsitate biologiko eta kulturalaren sinbolo gisa) eta “opari berria” ere (haziak guztion ongi bezala, gordetzeko eta elkarbanatzeko eskubidean oinarrituta). Egungo suntsipen ekologiko eta biologikoko testuinguruan, hazien jagoleek guztion ongiaren eta Planetaren doakotasunaren kultura zaintzen dute. Navadhanyen “Dāna/daana” edo “emate” hau azken oparia da ―bizitzaren oparia, hazien ondare eta iraupena biodibertsitatearen, kulturaren, antzinako ezagutzen eta iraunkortasunaren zaintzarako.

Navdanya, 1987an Himalaiako Doon bailaran sortua (Uttarakhand estatua, India), India eta Bhutaneko 22 estatutan banatutako milioi bat hazi-jagole eta nekazari ekologikoren sarea da; eta Biodibertsitatean, Bertako Jakiturian, Nekazaritza Ekologikoan zein Klima-aldaketan berezitutako aztertegia ere bada. Navdanyak ingeniaritza genetikoaren arriskuez ohartarazi du, nekazariak eta haien ezagutzak biopirateriaz babestu ditu, eta globalizazioaren eta klima-aldaketaren testuinguruan elikagaien eskubideak defendatu ere egin ditu.

Navdanyak Indiako 22 estatutan 124 hazi-banku komunitario ezartzen lagundu du; milioi bat nekazari prestatu ditu hazien subiranotasuna, elikadura-burujabetza eta nekazaritza iraunkorraren arloetan. Eraberean, Indiako marketing zuzeneko eta bidezko merkataritza organikoko sarerik handiena eratzen lagundu du.

Navdanyak bertakoak diren polinizazio irekiko 6000 hazi baino gehiago zaindu ditu, eta pozoirik zein Genetikoki eraldatutako organismorik gabeko 5000 bat gune sortu ditu Indiako zenbait lurraldetan. Navdanyak Neem-aren (Azadirachta indica), Basmati arrozaren eta gariaren biopirateria-kasuak geldiarazi ditu; eta horrez gain, Indiako hainbat eskualdetan klimari erresiliente zaizkion laborantza anitzak kontserbatu ditu. 2010etik Navdanyak Bhutani laguntzen dio %100 organikoa den nekazaritza ezartzeko erronkan.

Navdanyak ikaskuntza-zentro bat sortu du, Bija Vidyapeeth (Haziaren Eskola), nekazaritza ekologikoa eta Doon bailarako (Uttarakhand, Ipar India) biodibertsitatearen zaintza langai direla,
gaurdaino, nazioarteko 10.000 ikasle prestatu dituena. Navdanyak tokian-tokiko formakuntza zentroak ere baditu, Uttar Pradeshen eta Odishan.

Herrialde barruan zein nazioarteko eskalan presioa edo defentsa egiteko, Navdanyak zenbait kideko talderekin eta herri-mailako erakunderekin plan estrategikoak ezartzen ditu, hala nola “Seed Savers” (hazien zaintzaileak) bezalako mugimenduak, oin-mailako nekazarien elkarteak, emakume taldeak, boluntarioen erakundeak, edo elikagaien eta hazien arloan lan egiten duten aliantza nazional eta sareak.

Vinod Kumar Bhatt

vinod-bhatt-navdanya
(NAVDANYA)
Botanika-zientzietan masterra, Botanikan Doktorea (Himalayako Mikologian berezituta), eta Garhwal Srinagar Unibertsitateko Botanika Saileko irakasle ohia (1988-1995). 1995ean Unibertsitatea utzi zuen ― bere hitzetan, «nekazarien komunitateekin eta gizartearentzat lan egiteko pasioa zela eta» ―, eta garapenaren-sektoreari ekin zion. Dehradun distrituko emakume nekazariak onddogintzan prestatzen hasi zen, eta era berean, biodibertsitatea eta jakintza tradizionala aztertzeari ekin zion. 1997an Vinod Bhatt Doktorea Navdanyan sartu zen biodibertsitatearen zaintzari eta sendabelarren eta landare ekologikoen sustapenari ekiteko. Gaur egun, Navdanya Trust-eko Zuzendari Exekutibo-kargua du, erakundearen egitarau nagusia zaintzen ― hazien subiranotasuna, elikadura burujabetza, biodibertsitatearen kontserbazioa, polinizazio irekiko bertako haziak, egiaztapen organikodun nekazaritza ekologikoaren sustapena, eta klima-aldaketari egokitzea India eta Bhutanen.

Vinod Bhat t Doktoreak 24 ikerkuntza-artikulu baino gehiago idatzi ditu Indiako eta nazioarteko aldizkarietan eta argitaratutako liburuetan. Bost libururen egilekide izan da honako gaiei buruz:
Agroekologia, Sendabelarrak, Biodibertsitatean oinarritutako Nekazaritza Ekologikoa eta Klima-aldaketa. Zenbait gobernu-erakunde eta GKEtako kidea ere bada, hala nola ICAR – Nekazaritza Ikerkuntzarako Indiar Kontseilua (2010-2014), Indiako Meteorologi Elkartea (Dehradun Atala), Zientzia eta Teknologia Batzordea (UCoST, Uttarakhandeko Komitea); Onddoaren Indiar Sozietatea (Solan, Himachal Pradesh); Uttarakhandeko Biodibertsitaterako Zuzendaritza Batzordea; Indiako Elkarte Fitopatologikoa (Pusa, New Delhi); Mikologia eta Fitopatologia Elkartea (Udaipur, Rajasthan); Nekazaritza Organikoaren Asiar Sarea (ARNOA); eta Teknologia eta Ikerkuntzarako Sarea (Dehradun, Uttarakhand), besteak beste.

Gaur egun Vinod Bhatt Doktoreak Dehraduneko Bija-Vidyapeeth nazioarteko ikaskuntza-zentroan irakasten du Erresuma Batuko Schumacher Ikastetxearekin batera; eta Biomedikuntza eta
Natur Zientzietako Dolphin Institutuan (Dehradun, Uttarakhand) irakasle bisitaria da.

GREENPEACE

greenpeace-logo

Greenpeace erakunde independentea da, menpekotasun politiko eta ekonomikorik gabea, ingurugiroaren arazo globaletarantz arreta publikoa erakartzeko eta etorkizun berde eta baketsurako irtenbideak bultzatzeko indarkeriarik gabeko ekintza zuzena darabilena.
Bere helburuak honakoak dira:
1. Biodibertsitatearen babesa bere forma guztietan.
2. Kutsaduraren eta gehiegikeriaren prebentzioa ozeanoetan, lurretan, airean eta ur gezan.
3. Mehatxu nuklearren erauztea.
4. Bakearen, desarmearen eta indarkeriarik ezaren sustapena.

Greenpeaceren hastapena “Don’t make a wave Committee” (Tsunamia ez eragin komitea) izan zen, 1971an, Amchitka (Alaska) uhartedian EEBBak egiten ari ziren proba nuklearren aurka zeuden zenbait estatubatuar eta kanadar aktibistek sortua (Dorothy eta Irving Stowe, Marie eta Jim Bohlen, Ben eta Dorothy Metcalfe, eta Bob Hunter besteak beste). Phillys Cormack arrainontzi zaharrari “Greenpeace (bake berdea)” izena jarri eta saiakuntza-bankura bertara heltzen ahalegindu ziren eztanda fisikoki eragozteko. Ez zuten helburua lortu, bai ordea gizarte zibilean erreakzio zabala eragitea. Egun batzuetan milaka manifestarik Kanada eta EEBBen arteko muga blokeatu zuten, eta iritzi publikoak EEBBak proba nuklearrak bertan behera uztera behartu zituen. Ondoko urteetan hainbat talde independentek Greenpeace izena hartu zuten. Ekintza antinuklearrei baleen ehiza komertzialaren kontrako kanpainak gehitu zitzaizkien. 1978an Greenpeaceren talde desberdinak Holandako eta Erre-suma Batuko egoitzetan bildu ziren Nazioarteko Greenpeacepean. Egun, egoitza zentrala Amsterdamen dago beste 55 herrialdetako bulegoekin sarean.

Espainiar Estatuan Greenpeace 1982an jarri zen abian, ‘Xurelo’ arrainontzitik aktibista talde batek holandar merkantzia-ontzi bati galiziar kostaldetik 500 kilometrotara bidoi erradiaktiboen isurketa galarazi zionean. Aurrez, lehen Rainbow Warrior ontziak espainiar balea-ontzidiari aurka egin izan zion eta ekintza honek baleen ehizaren bukaera eragingo zuen 1985ean. Ofizialki, Greenpeace Espainia 1984an jaio zen 1.400 bazkideren eskutik; eta gaur egun, 100.000 bazkide eta 200.000 ziberaktibista biltzen ditu. Espainiar adarra nazioarteko zenbait kanpainatan ari da elkarlanean, esateko, Kioto protokoloa bete dadin eta berotegi-efektua eta beroketa globala eragiten dituzten sei gasen isurketak murritz daitezen; pertsonen kontrako minak eta errazimo-bonbak debeka daitezen; edo Artikoa babes dadin. Eta bertako kanpainen artean, Zorita Zentral Nuklearraren itxiera, penintsulako ibaietako isurtze toxikoen kontrako borroka, trabes-sareen bitartezko arrantzaren galarazpena Mediterraneoan, laborantzan transgenikoen erabilpenaren kontra egitea, energia garbien sustapena, edo oraingo kanpaina Almeriako El Algarrobico hotelaren aurka.

Gaur egun, Greenpeacek erronka ugari ditu: klima-aldaketaren geldiaraztea; energia fosiletan oinarritutako ereduaren aldaketa energia berriztagarrien truke; nekazaritza iraunkorraren aldeko apustua; ozeanoen etorkizuna jagotea; planetako azken baso primarioen babesa; edo Artikoa santutegi bat izan dadila lortzea.

Julio Barea

julio-barea-greenpeace
(GREENPEACE)
Zientzia Geologikoen Doktorea Madrilgo Complutense Unibertsitatearen eskutik, Ingeniaritza Geologikoan, Hidrologian eta Hidrogeologian berezitua. 2004tik lan egiten du Greenpeacen Urari, Kutsadurari, Hondakinei, Energiari eta Klima-Aldaketari buruzko zenbait kanpaina koordinatzen. Gaur egun, Greenpeace Espainiako estatu mailako kanpainen arduraduna da. Greenpeacen hainbat ekintzatan hartu du parte: Repsolen prospekzioen aurka Kanariar Uharteetan, Shellen prospekzioen aurka Artikoan; BP petrolio-konpainiak Mexikoko golkoan eragindako isurketa salatzeko; edo ingurumenerako kaltegarriak diren azpiegituren kontzientziatze lanetan: ongarrien eta kimika plantak, zentral nuklearrak bezalako azpiegiturez, baita aisialdiko espazio batzuez ere, esaterako, El Algarrobico (Carboneras, Almeria) hondartza gaineko makro-hotelaz.

*Urriaren 21ean, Elkarrizketa Biribilaren amaieran Beñat Igerabidek “Errautsak” bideoklipa aurkeztuko du, natura eta bizitzaren aldarria ardatz dituena.

Informazioa eta inskripzioak
alexcarrascosa@gernikagogoratuz.org • Teléfono: 688899950

Foiletoa

Laguntzailea

cristina-enea-logoa

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s