Performance-a eta antzerki soziala

Circus Amok
Circus Amok
  • 2016ko irailaren 22a, osteguna; 18:00etatik 21:00etara. Elkarrizketa Biribila egingo dugu Circus Amok-en sortzaile eta zuzendaria dan Jennifer Millerregaz batera.
  • 2016ko irailaren 23a, ostirala; 15:00etatik 20:00etara. Laborategi Saioa egingo dugu Jennifer Millerren eskutik. Berarekin batera bertaratutakoek performance parte-hartzaile bat prestatu eta tailerraren ostean antzeztu egingo dugu.
  • Lekua: Pabellón Nº6  Deustuko Erribera kalea, 47  48014 Bilbo (Bizkaia)
  • Izenematea doan edo telefono honetan 688 89 99 50.

CIRCUS AMOK

Circus Amok New Yorken egoitza duen Zirku eta Antzerki Konpainia da, justizia sozialeko gai garaikideei heltzen dien doako arte publikoa eskaintzen duena. Jennifer Millerrek sortua eta zuzendua, Circus Amokeko kolektiboak bat eginik dirau 1989tik, urte hauetan guztietan pista bakarreko ikuskizunak New Yorkeko zenbait auzoetara eramanez. Ohiko zirku teknikak ―hala nola funanbulismoa, malabarismoa, akrobaziak, trikimakoak edo pailazoak― diziplina berriekin uztartzen ditu ―dantza berria, tamaina naturaleko txotxongiloak, musika, inprobisazioko teknika zahar eta berritzaileak, narratiba zatikatua edo zirkurako esanahi berrien sorkuntza besteak beste― hiriko kale, parke eta patioetan zehar. Circus Amoken emanaldiak dibertigarri, garratz, probokatzaile eta xelebreak dira oso. Circus Amokek, ospakizun bitxi batez gozatzen den bitartean, publikoari elkarrekintza eta ahalduntze komunitario handiagoko bizitza imajinatzera gonbidatzen dio.

Jennifer Miller's Circus Amok at The Fisher building at BAM on October 12, 2012 Photo Credit ; Rahav Iggy Segev
Jennifer Miller’s Circus Amok at The Fisher building at BAM on October 12, 2012
Photo Credit ; Rahav Iggy Segev

 JENNIFER MILLER

Jennifer Millerrek, Circus Amokeko sortzaile eta zuzendari artistikoak, dantza, antzerki eta zirku formatu alternatiboetan lan egin du hogei urte baino gehiagotan. Millerrek 2008ko Ethyl Eichelberger saria jaso zuen, eta Circus Amokekin egindako lana “Bessie” dantza eta performanceko sari newyorktarrarekin saritua izan zen 1995ean, eta Broadway ligaz kanpoko saria den OBIE batekin 2000ean. Circus Amok izan zen 2002ko “Un Cirque a New York” frantziar dokumentalaren gaia zein 2004ko “Juggling Politics” (“Malabaren politika”) brasildar dokumentalarena. Millerrek Cathy Weis, Jeff Weis, Jenny Monson, John Jasperse, Johanna Boyce, Doug Elkns eta They Won’t Shut-up-ekin jardun du, besteak beste. Zazpi denboralditan zehar Coney Island Circus Sideshow-en ere lan egin zuen.

“Morphadyke” eta “Free Toasters Everyday” bere ikuskizun bakarlariak Estatu Batu barruan eta kanpoan antzeztu ditu. Genero eta antzezpenei buruzko hainbat komite eta konferentzia akademikoetan parte hartu du, eta Jerry Springer, Joan Rivers zein RuPaul-en telebista-programetan izan da elkarrizketatua. Beka ugari ere eman zaizkio, hala bere bakarkako lanerako nola Circus Amokerako: Creative Time, Arte Performatiboetarako Franklin Furnace Fundazioa, Nancy Quinn Fundazioa, Arteetarako New York Fundazioa, Jerome Fundazioa, Gunk, Open Meadows, Puffin, New Yorkeko Kultur Aferetako Departamentua (DCLA), eta Arteen Funts Nazionala (the National Endowment for the Arts). Movement Research dantza eta mugimenduaren gaineko nazioarteko laborategiko artista egoiliarra izan da; halaber, Cal Arts-en, New Yorkeko Unibertsitatean (NYU) eta Los Angeleseko Kaliforniako Unibertsitatean (UCLA) irakatsi egin du, eta gaur egun, Pratt Institutuko irakaslea da.

 

Laguntzailea:

Pabellón 6
Pabellón Nº 6

*Irailaren 23an, ostirala, gaueko 10etan, Laboratorio Teatral Pabellón 6-k “Chichinabo Cabaret” lana taularatuko du. Antzerki hau ikusteko sarrerak telefono honetara deituta lor daitezke 34 639 766 720 (whatsapp-etik ere) edo hemen. Garrantzitsua da aurretiaz erreserba egitea, leku gutxi baitago.

 

Foiletoa

 

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s