Arpilleren Foruma prentsa

Donostia 2016k, Gernikako Bakearen Museoak eta Gernika Gogoratuz Fundazioak Nazioarteko Arpilleren Foruma antolatu dute

  • Itsasoratze artibista proiektuaren baitako forum hau otsailaren 25etik 28ra egingo da Bilbo, Donostia eta Gernikan.
  •  Arpillera, kalamuz eta jutez eginiko ehun lodiz osotutako oihalari esaten zaio. Tapiz mota hauek emakumeen “jositako ahotsen” berri ematen digute Txile, Argentina, Peru, Zimbawe, Kolonbia eta giza eskubideen urraketak egon diren lekuetako egoeren isla bihurtu dira.
  •  Nazioarteko hainbat arpilleragilek hitzaldiak eta tailerrak eskainiko dituzte eta denon artean arpillera kolektibo bat egingo dute.

Bakea josiz: Gatazka, Arpillerak, Memoria erakusketak –Balmasedan ikusi ahal izan zena, gaur egun Gernikako Bakearen Museoan ikusgai dagoena eta apiriletik aurrera Donostiako Aieteko Bakearen Etxean egongo dena—otsailaren 25etik 28ra egingo den nazioarteko forum honi harrera egiten dio. Hiru izango dira foruma hartuko duten lekuak: Bilbo, Donostia eta Gernika-Lumo.

Lehenengo eguna (otsailak 25, osteguna) arratsaldeko 16.00etatik 19.00etara Bilboko Euskal Museoan egingo da Ana Zlatkes ehun-artista eta arpilleragilearen eskutik “artea eta arpillerak” izeneko masterclassarekin.

Ondoren, otsailaren 26an (ostirala) foruma Donostian izango da, 2016 Gunean. Han zenbait hitzaldi eta tailer egongo dira, besteak beste “Arpilleren gizarte proiektua” jorratzeko, Brasil, Txile, Katalunia eta Euskadiko hizlariekin. Geroxeago “Arpilleren heziketa-proiektua” landuko da Euskadi eta Kataluniako ordezkariekin. Arratsaldean denon arteko arpillera handi bat egingo da Roberta Bacic, Bakea josiz: Gatazka, Arpillerak, Memoria erakusketaren komisarioa; Pamela Luque arpilleragilea eta Alex Carrascosa, Itsasoratze artibista proiektuaren zuzendariaren gidaritzapean.

Otsailaren 27 eta 28an (larunbata eta igandea) foruma Gernika-Lumon ospatuko da honako gai hauek jorratuz: “Arpillerak mundo akademikoan” Zelanda Berria, Estatu Batuak eta Ipar Irlandako aurkezpenekin; “Museoak eta Arpillerak” Euskadi, Ipar Irlanda eta Brasileko adibideekin. Arratsaldean berriro ere Donostian hasitako denon arteko arpillera egiteari ekingo zaio.

Forumaren azken egunean (otsailak 28, igandea) “Arpilleren lan artistikoa”-ri buruz eta Katalunian eginiko lanaz “Arpillerak eta Gerra Zibila”-ri buruz hitz egingo da. Forumari amaiera emateko arpillerak egiteko familentzako tailerra antolatu da.

Ekimen hau Itsasoratze artibista ekimenaren barruan dago, artibismoa edo artearen bidezko aktibismo sortzaile eta indarkeriarik gabea ardatz duen ekimena gaur egungo premia sozialei afektibo eta efektiboki ekiteko, ikerkuntza, parte hartzea eta erakusketa direla medio. Proiektua, Donostia 2016ren Bakearen itsasargiaren, Gernika Gogoratuz Bakearen Aldeko Aztertegiaren eta Gernikako Bakearen Museoaren argipean jaioa, 2016n nazioarteko 8 topaketetan eta forum honetan zein beste hainbat ekintza osagaitan datza.

Forumeko ekitaldi guztiak doakoak dira, baina izen ematea beharrezkoa da 688 899 950 telefonora deituz edo alexcarrascosa@gernikagogoratuz.org emailera idatziz.

Egitarau xehatua hemen ikus daiteke eta hemen deskargatu.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s