Zapalduon antzerkia (I): kulturak eta feminismoa

Otxarkoagako Udaltegia, Pau Casals Etorbidea, 19 (Bilbao, Bizkaia)

Urtarrilak 29, ostirala, 18:30etatik 21:30etara

 Elkarrizketa Biribil KreAktiboa Zapalduon Antzerkiari buruz (Z.A.) nazioarteko gonbidatu birekin: Austriako Birgit Fritz eta Turkiako Jale Karabekir dramaturgoak. Birgitek eta Jalek, haien esperientzien bitartez, gatazken eraldakuntzara bideratutako teknika dramatiko parte-hartzaile honetan hasten eta sakontzen lagunduko digute.

Urtarrilak 30, larunbata (Mahatma Gandhiren heriotzaren urteurrena), 10:00etatik 14:00ak arte eta 16:00etatik 20:00ak arte

Zapalduon Antzerkiari buruzko Laborategia, Birgit Fritz-ek eta Jale Karabekir-ek batera dinamizatuta. Lan sortzaileko jardunaldia, herritar parte-hartzaileon ardurazko zenbait gairi, Z.A.ko formatu ezberdinen bidez ekin diezazkiegun.

 

TEATRO DEL OPRIMIDO 1

Zapalduon Antzerkia (Z.A.)

Augusto Boal dramaturgo brasildarrak sortutako antzerki-metodoa eta mugimendua. Zapalduon Antzerkian ikusleak gatazka errealitate baten antzezpena aztertzen du eta eszenan parte hartzen du errealitate hori eraldatuz: ikuslea, ezagueraz eta gogoz, aktore edo espektaktore bilakatzen da.
Urtarrileko eta Martxoko “Itsasoratzeak” Zapalduon Antzerkiari buruzkoak izango dira. Urtarrilean, hain zuzen, kulturartekotasunari eta feminismoei ekingo diegu.

Birgit Fritz (Klagenfurt, Austria, 1966)

Antzerkiaren aktibista, dramaren pedagogoa, Zapalduon Antzerkiaren ikertzaile eta praktikatzailea. Vienako (Austria) Zapalduon Antzerkiaren plataformaren sortzailea. Kalkutako (India) Jana Sanskriti Zapalduon Antzerkiko Zentroaren eta Jana Sanskriti Ikerkuntza eta Baliabide Nazioarteko Institutuaren kolaboratzailea; Zapalduon Antzerkiaren bidezko testuinguru-proiektuen errazlea Senegalen, Kirgizistanen, Indian edo Alemanian. Liburu biren egilea, haien artean: InExActArt – Augusto Boalen Antzerki Autopoietikoa: Zapalduon Antzerkiaren Praktika Eskuliburua (ingelesez eta alemanez).

Jale Karabekir (Istanbul, Turkia, 1975)

Tiyatro Boyali Kus antzerki konpainia feministaren sortzaile eta zuzendaria. Augusto Boalen Zapalduon Antzerkiaren dramaturgo eta errazlea. Turkiako Zapalduon Antzerkiaren Zentroaren (CTO-Turkia) sortzailekidea. Isikeko Unibertsitateko Humanitate eta Gizarte-Zientzien fakultateko irakaslea. Sortu berria den Jana Sanskriti Ikerkuntza eta Baliabide Nazioarteko Institutuko zuzendarietako bat. Zapalduon Antzerkia Emakumeekin Turkian: Metodologia Feminista baterantz izenburuko liburuaren egilea (turkieraz).

Folleto: Zapalduon Antzerkia (I) – Teatro del Oprimido (I)

 

TEATRO DEL OPRIMIDO 2

BilboBus 38. Linea: Termibus – Otxarkoaga: 15’ro astegunetan (00-15-30-45) / 20’ro larunbatean (00-20-40)
BilboBus 03. Linea: Plaza Biribila – Otxarkoaga: 10’ro astegunetan (15-25-35-45-55-05) / 15’ro larunbatean (00-15-30-45)

ONTZI URDINA copia

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s