“Itsasoratze Artibistaren” prentsaurrekoa Gernikan

2016-01-12 GERNIKA LUMO Itsasoratze Artibistaren aurkezpena (Oizmendi telebista)

Eguna eta ordua: 2016ko urtarrilak 12 (asteartea) 12.00etan.

 Lekua: Gernikako Bakearen Museoa (Foru plaza 1, 48300 Gernika-Lumo).

Partehartzaileak: Inesa Ariztimuño (Bakearen Itsasargiaren arduraduna -Donostia 2016), Alex Carrascosa (ekimenaren kordinatzailea), Maria Oianguren (Gernika Gogoratuzeko zuzendaria), Iratxe Momoitio (Gernikako Bakearen Museoko zuzendaria).

Informazio gehiago: Maria Oianguren 657799359, Iratxe Momoitio 636378632 eta Alex Carrascosa 688899950.

 

Día y hora: 12 de enero de 2016 (martes) a las 12.00 h.

 Lugar: Museo de la Paz de Gernika (Foru plaza 1, 48300 Gernika-Lumo).

Participantes: Inesa Aristimuño (Responsable del Faro de la Paz-Donostia 2016), Alex Carrascosa (Coordinador de la iniciativa), Maria Oianguren (Directora de Gernika Gogoratuz), Iratxe Momoitio (Directora del Museo de la Paz de Gernika)

Más información: Maria Oianguren 657799359, Iratxe Momoitio 636378632 y Alex Carrascosa 688899950.

https://laembarcadaartivista.wordpress.com

prentsaurrekoa Gernikan

Itsasoratze Artibista gizartea aldarazteko eta bakea eraikitzeko

  •  Itsasoratze Artibista gaur egungo premia sozialei artearen bidez ekiteko ikerketa, partaidetza, eta erakusketa-prozesu bat da.
  •  Gernika Gogoratuz-ek, Gernikako Bakearen Museoak eta Donostia 2016 Fundazioak sustatutako programa honen xedea gatazka eraldatzeko sormen-bideak eta ez bortitzak iradokitzea eta ikertzea da.

“Irudizko ontzi batean itsasoratuko gara, eskubide eta ardura zibilen, giza-eskubide eta arduren zein ingurugiroarekiko eskubide eta arduren itsas zakarretan nabigatzeko”

Gernika Gogoratuz-ek, Gernikako Bakearen Museoak eta Donostia 2016 Fundazioak gaur aurkeztu dute Itsasoratze Artibista: Arterapia eta Artibismoa proiektua, 2016 Gunean. Ekimen hau Bakearen itsasargiko proiektua da eta Donostia 2016ren kultur-programaren baitan dago.

Ekimen honen xedea da gatazka eraldatzeko bide kreaktibistak eta indarkeriarik gabekoak iradokitzea eta ikertzea, eta horretarako parte-hartze formula berriak sortu eta egokituko dira arte-interbentzioen bidez. Halaber, ezagutarazi eta praktikan jarriko da aktibismoak, artearen edo artibismoaren bidez, gizartearen eraldaketaren eta bakearen eraikuntzaren alde gauzatzen duen lan aktiboa.

Proiektua ekimenaren norabidea, maniobrak eta jitoak zehaztuko dituzten lau jarduera-mota hauen bidez gauzatuko da:

  1. Elkarrizketa Biribil sortzaileak herritarren eta pertsona edo kolektibo artibisten artean, hala nola, kolektibo edo pertsona gonbidatuekin. Bertara, eskubide zibil, gizatiar eta naturalen urraketa salatzen duten erreferentziazko pertsonak gonbidatuko dira aldian behin. Horiek, halaber, gizartearekiko, gizateriarekiko eta Lurrarekiko betebeharren eredu dira, arazoen jatorria jakinduriaz diagnostikatzen dute, eta eraldatzeko bide koherenteak, alternatiboak eta berritzaileak diseinatzen dituzte. Halaber, haien ikuspegian, iritzietan eta ekimenetan inspiraturik, elkarrizketa sortzaileari eta kreAkzio-prozesuari (sorkuntza eta ekintza) ekingo diegu. Gonbidatu horien artean izando dira: Combatants for Peace, Žene u Crnom, Artifariti, Mosireen, Ruta Pacífica de las Mujeres, Enmedio, Ruckus Society, UK Uncut, Yes Men edo Center for Artistic Artivism, besteak beste. 8 Elkarrizketa Biribil antolatuko dira 2016an zehar. Biribil horietan edozein pertsonak har dezake parte eta ospatuko diren lekuaren edukieraren arabera mugatuko da parte-hartzea. Biribil bakoitzak 3 ordu iraungo du.
  2. Laborategiko Saioak, Biribiletara gonbidatutako kolektibo edo pertsonek inspiratuta. Bertan zenbait premia sozialei ekiten diegu dinamika parte-hartzaile baten bitartez. Dinamika honek elkarrizketa prozesuak, taldeen auto-antolakuntza eta hiritar interbentzioen prototipoak bildu egiten ditu egitura artistiko batean. Laborategien iraupena 6-8 ordu bitartekoa da.
  3.  Hiritar Ekintzak.  Laborategiko Saioetako parte-hartzaileek batera diseinatuta eta programatuta. Laborategien ondoren iragarriko dira.
  4.  Erakusketak, singladura denetan zehar sortutako material guztien, alegiazko zein fisikoen bilduma.
  5.  Forumak

Hiru erronka handi

Artibismoa ez dator bat Arte Ederren ohiko sailkapenekin. Nahiz eta ‘pintura artibista’, ‘eskultura artibista’ edo ‘instalazio artibista’ egon (betiere pintura, eskultura edo instalazioa zapalketa-harreman oro salatzeko, zalantzan jartzeko edo eraldatzeko erabiltzen badira), ezberdintasuna ez dute euskarriek (objektua) adierazten, sorkuntza (jarrera eta prozesua), akzio eta eraldaketa estrategiak baizik.

Itsasoratze Artibistaren (Arterapia eta Aktibismoa) kasuan, zuzenean jorratzen dira gizateriaren hiru erronka garaikide handiak: eskubide (eta betebehar) zibilak, giza-eskubideak (eta betebeharrak) eta Ingurugiroaren eskubideak (eta betebeharrak). Horren guztiaren xedea eskubide eta betebehar horiek parte-hartzeko moduko kreAkzioaren bidez (sorkuntza eta akzioa) modu positiboan eraldatzea da, eta horretarako erreferente diren kolektibo eta pertsonetan inspiratuko gara. Gainera, zeharka, Artibismoaren hainbat estrategia eta (in)diziplina ezagutu eta jarriko dira praktikan: Mediaktibismoa; Komunikazioaren Gerrilla (Culture Jamming); Antzerkia eta Performancea; Ziberartibismoa; Ikerketa Militantea, eta Zuzeneko Akzioa.

Ondorioz, proiektuaren xedeen artean honako ideia hauek nagusitzen dira: gatazka eraldatzeko bide kreaktibistak eta indarkeriarik gabekoak iradokitzea eta ikertzea; arte-interbentzioen bidez parte-hartze formula berriak sortu eta egokitzea; eta aktibismoaren lan aktiboa artearen bidez ezagutaraztea eta praktikan jartzea.

 

 

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s